Willem van Heythuysenen erretratua | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Frans Hals |
Sorrera-urtea | 1625 |
Izenburua | Willem van Heythuysen |
Ekoizpen lekua | Haarlem |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 204,5 () × 134,5 () cm |
Genero artistikoa | erretratua |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 61B:31D14, 61B(+55), 31A231, 31A2421 eta 61B:31A2212(+1) |
Kokapena | |
Lekua | Alte Pinakothek (Munich) |
Bilduma | Bavariako Estatuko Margo-Bilduma |
Inbentarioa | 14101 |
Jabea | Willem van Heythuysen (en) , Gerrit Willem van Oosten de Bruyn (en) , list of Princes of Liechtenstein (en) eta Alte Pinakothek (Munich) |
Argumentu nagusia | Willem van Heythuysen (en) |
Historia | |
Erakusketak | Frans Hals (en) |
Willem van Heythuysenen erretratua (nederlanderaz: Portret van Willem van Heythuijsen) Frans Halsek 1625-1630 urtetan margotutako margolana da. Erabili zuen teknika oihal gaineko olio-margolaritza izan zen. Luze-zabala 2,04x1,34 zm-koa da, beraz, berezko neurria. Gaur egun, Municheko Alte Pinakotheken ikus daiteke non Bildnis des Willem van Heythuysen izenburuarekin erakusten den.
Willem van Heythuysen Haarlemen diru asko eskuratu zuen merkataria izan zen. Batez ere hariekin lan egiten zuen. Erlijioaren ikuspuntutik, oso kalbindar zorrotza zen. Hirian bi babes-etxe sortu zituen; horietako bat oraindik dabil.
Erretratu hau Halsen teknikaren ohikoa da. Merkataria aristokratatzat agertzen da margolanean: oin bat aurreratua eta eskua ezpataren eskutokian. Jarrerak harrotasuna eta bere buruarekiko ziurtasuna adierazten du. Atzealdean, errezel gorri batek atea ezkutatzen du. Hau sinbolo gisa interpretatu da: Marteren tenpluko sarrera izan daiteke, bake-garaian itxita. Arrosondoa, lurrean dagoen hostoa eta bikotea iheskortasunaren ikurrak dira; nolabait ondareak eskuratzeko behar den lana gogorazten digute.[1]
Merkatariak pertsona garrantzitsu gisa aurkezten digu margolariak. Janzkera oso dotorea du, dotoreegi, agian, eta gauzaki ederrez inguratuta dago.