![]() | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2014 |
Argitaratze-data | 2014 |
Azken bertsioa | 3.31.4421 |
Ezaugarriak | |
Euskarria | Android, iOS, MacOS X eta Microsoft Windows |
Programazio-lengoaia | C++ |
Sistema eragilea | Android, iOS, Microsoft Windows, MacOS X eta GNU/Linux |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU General Public License, version 3.0 or later (en) ![]() ![]() |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Wire Swiss (en) ![]() |
wire.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() | |
Iturri-kodea | https://github.com/wireapp/wire |
Wire, Wire Swissek sortutako komunikazio eta lankidetza aplikazio zifratu bat da[1]. IOS, Android, Windows, MacOS, Linux... hainbat sistema eragilerentzat eskuragarri dago. Wirek zerbitzu multzo bat eskaintzen du: mezularitza, ahots-deiak, bideo-deiak, hitzaldiak, fitxategi-trukea eta kanpoko lankidetza barne. Hori guztia ertzetik ertzerako zifratze seguru batek babestuta.
Wirek zenbait aukera eskaintzen ditu, beti ere segurtasunari garrantzia eskainiz: Wire Pro, --enpresentzako lankidetza funtzioa eskaintzen duena--; Wire Enterprise, --eskala handiko edo araututako erakundeentzako ezaugarri gehigarriekin, Wire Pro funtzioak ere barne hartzen dituena-- eta Wire Red --eskariaren araberako krisi kasuetarako lankidetza suitea--. Wire Personal ere eskaintzen dute, hau da, erabilera pertsonalerako mezularitza-aplikazio segurua.