Wolford

Wolford
Datuak
Motanegozioa eta brick and mortarra
Jarduera sektoreaehungintza eta Txikizkaria
HerrialdeaAustria
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaAktiengesellschaft (en) Itzuli
Historia
Sorrera1950
webgune ofiziala
Facebook: WolfordFashion Twitter: WolfordFashion Instagram: wolford Edit the value on Wikidata

Wolford Austriako ehungintza enpresa bat da. Egoitza nagusia Bregenzen du. Bere jarduera emakumezkoen pantiak, bodyak eta azpiko arropa ekoiztean datza, batik bat.

Enpresa josturarik gabeko jantziak merkaturatzeagatik ezaguna da, batez ere pantiak.

2004ko udazken/neguko sasoiko Cosmopolitan bildumako bodya eta pantiak.

1949an Reinhold Wolff industrialariak eta Walter Palmers enpresaburu txikizkariak Wolff & Co.KG izeneko konpainia sortu zuten Austriako Bregenz hirian, Konstantza aintziraren ondoan. Konpainiak zetazko zein zeta artifizialezko emakumezkoen galtzerdigintzan jarri zuen arreta guztia. Horretarako Ameriketako Estatu Batuetan kotoigintzan erabilitako makina batzuk egokitu zituzten euren jardueran erabili ahal izateko. Lehenengo aldiz poliamida-zuntzak prozesatu ahal izan zituzten galtzerdigintzarako. Hurrengo urtean, 1950ean, Wolford marka ofizialki erregistratu zuten. Markaren izena Reinhold Wolff sortzailearen eta Oxford hiriaren hitzen akronimoa da. 1970eko hamarkadan enpresa nazioartera hedatzen hasi zen. 1988an enpresak berrorientatze estrategikoa burutu zuen eta bere produktuak luxuzko merkatu-segmentura bideratu zituen. Gainera, 1988an enpresak sozietate anonimo izaera hartu zuen. 1995eko otsailaren 14an burtsaratu zen Vienako Burtsan

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]