Words and Pictures (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2013 |
Izenburua | Words and Pictures |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 111 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Fred Schepisi |
Gidoigilea(k) | Gerald Di Pego (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Edizioa | Peter Honess (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Paul Grabowsky (en) |
Argazki-zuzendaria | Ian Baker (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Maine |
Words and Picures (euskaraz Hitzak eta Irudiak, Hego Euskal Herrian Maitasun Lezioa) 2013ko Fred Schepisi australiar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Clive Owen, Juliette Binoche eta Keegan Connor Tracy aktoreek antzeztu zuten.
2013ko irailaren 7a Torontoko Zinemaldian estreinatu zen.
AEB, Maine, Croyden ikastetxea. Jack Marcus (Clive Owen) idazle, olerkari eta ingeles irakasleak, eta Dina Delsanto (Juliette Binoche), artista, margolaria eta arte irakasleak, ikuspuntu kontrajarriak dituzte: hitzak ala irudiak, zein ala zein garrantzitsuagoak direnari buruzko lehia dute. Bestalde, bakoitzak beren bizitzei eragiten dieten arazo pertsonalei ere aurre egin beharko die: Jackek alkoholismo arazo larria du, aldiz, Dinak bizitzan bere kaxa moldatzeko oztopo duen artritis erreumatoide gaixotasuna du.