Wunmi Mosaku | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Zaria, 1986ko uztailaren 31 (38 urte) |
Herrialdea | Nigeria Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Academy of Dramatic Art 2007) Artean graduatu : antzezpen |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea eta antzerki aktorea |
|
Oluwunmi Mosaku (Zaria, Nigeria, 1986) Nigerian jaiotako aktore britainiarra da.[1][2] Telebistako roletan egin zen ezaguna, bereziki BBC Two-ko Moses Jones telesailean (2009) eta ITVko Vera telesailean (2011-2012). BAFTA TV saria irabazi zuen 2016an Damilola telefilmean Gloria Taylorren rola egiteagatik. 2021etik aurrera, Hunter B-15 rolean egin da ezagun Marvel Unibertsoko (MCU) Loki telesailean.
Mosaku Zarian jaio zen, Nigerian, eta, ondoren, Manchesterrera, Ingalaterrara, joan zen familiarekin, urtebete zuenean.[3] Trinity Church of England High School eta Xaverian kolejioan izan zen ikasle. Gurasoak Nigerian irakasleak ziren, baina ezin zituzten lan berak egin Erresuma Batuan. Amak negozio bat hasi zuen eta aita Nigeriara itzuli zen.[4] Mosakuk Arte Dramatikoaren Errege Akademian (RADA) ikasi zuen, eta 2007an graduatu zen.[5][5]
Mosaku 2007an hasi zen antzezpen lanean, Pedro Calderón de la Barcaren Munduko Antzerki Handiaren produkzio batean. Antzerkian jarraitu zuen lanean hurrengo urteetan.[6]
2008an, National Portrait Galleryko Underexposed erakusketetako lehenengoan agertu zen. Britiania Handiko komunitate beltzaren talentua nabarmentzeko erakusketa izan zen[6]. 2009an, BBC Two-ko Moses Jones telesailean agertu zen, eta, lan horregatik, emakumezko aktorerik onena irabazi zuen Erroma Fikziozko Zinemaldian.[7]
Bere heroi pertsonalak zerrendatzeko eskatu zitzaionean, Mosakuk bere amona Anike Adisa aipatu zuen: "hainbeste irakaspen irakatsi zizkidan". Albert Finney aktorea RADA-ra joateko inspirazioa izan zela ere bai; eskola horretako William Gaskill ere bai, eta Paul Newman (antzezpenengatik zein ahalegin filatropikoengatik) eta Oprah Winfrey baita.[8]