Xabier Berasategi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Olaberria, 2000ko apirilaren 8a (24 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Laboral Kutxa-Fundacion Euskadi (en) | 2019-2022 |
Euskaltel-Euskadi | 2023- |
Parte-hartzailea
|
Xabier Berasategi Garmendia (Olaberria, 2000ko apirilaren 8a) gipuzkoar txirrindularia da.
Txirrindularitzan aritzeaz gain, Mekatronika Industrialeko ikasketak bukatu ditu.[1]
Junior mailan (19 urtez azpikoa) 2017ko Euskal Herriko Txapelketako hirugarren postuan sailkatu zen.[2] Hurrengo urtean Iruñeko Itzuliko (bigarrena sailkapen orokorrean) eta Gipuzkoako Itzuliko (hirugarrena orokorrean) etapa garaipen bana lortu zuen.
2019an Laboral Kutxa taldearekin fitxatu zen. Bere bigarren denboraldian, Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketak eskuratu zituen (23 urtez azpiko mailan), baita Kantabriako Itzulia ere. Bi urtez jarraian, 2021ean eta 2022an, Euskaldun Txapelketan gailendu da.[3]
2023ko denboraldian profesionaletara pasatuko da Euskaltel-Euskadi taldean.[4]
2017
2018
2020
2021
2022
2023
2024