Xako | |
---|---|
txota eta kapela militarra | |
Xakoa (hungarieraz: csákó; "bisera") kapela militar mota bat da, kono-enbor formakoa eta biseraduna. Askotan feltrozkoa izaten da. Aurrealdean plaka apaingarri izan ohi du, eta luma edo borla bat goialdean.[1]
XVIII. mendean, hungariar husarren uniformearen parte zen. XIX. mendearen hasieratik aitzina, ohikoa bilakatu zen Europako eta Ameriketako armada anitzetako erregimentuetan, askotan bikornioa ordeztuz. XIX. mendearen erdialdetik aurrera, baztertuz joan zen, eta gaur egun, zeremonia-uniforme batzuetan baino ez da erabiltzen.
Era honetako kapelak erabiltzen dituzte Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Luzaideko dantza taldeetako makilariek.[2]