Xantano | |
---|---|
Konposizioa | polisakarido |
Erabilera | |
Rola | elikagai-gehigarri |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 11138-66-2 |
EC zenbakia | 234-394-2 |
ECHA | 100.031.255 |
CosIng | 80699 |
MeSH | C002563 |
UNII | TTV12P4NEE |
Xantanoa edo xantano-goma azukreetatik abiatuta Xanthomonas campestris bakterioak produzitutako polisakaridoa da. Elikagai-industrian asko erabiltzen da agente loditzaile, emultsionatzaile eta egonkortzaile gisa[1]. Elikagaien etiketetan E 415 osagaia gisa adierazten da.
Xantanoaren kantitate txikiek, % 1aren ingurukoek, likidoen biskositatea nabarmen emendatze dute.
Elikagaietan entsaladen ongailuetan eta saltsetan usatzen da. Emultsioa egonkortzen du, nahiz eta emultsionatzailea ez den, olioa separatzea itzuriz. Partikula solidoak likidoetan esekitzea posible egiten du. Ehundura egokia ematen die jakiei, izozkiei adibidez. Halaber, irensteko arazoak dituzten pertsonen likidoak loditzeko baliatzen da. Glutenik gabeko elikagaietan haren ordez baliatzen da, glutenak emango zukeen itsasgarritasuna erdiesteko[2].
Petrolioaren industrian zulatze-likido gisa baliatzen da[3].
Kosmetikoen industrian ur-gelak prestatzeko erabiltzen da.