Xanthoria parietina | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Lecanoromycetes |
Ordena | Teloschistales |
Familia | Teloschistaceae |
Generoa | Xanthoria |
Espeziea | Xanthoria parietina |
Xanthoria parietina liken foliazeo bat da, kolore hori-laranja bizikoa eta zirkulu formakoa, ertz lobulatuekin.[1] Taloaren erdian, disko txiki edo kopa oso ireki moduan agertzen dira apotezioak, askosporak garatzen diren onddoaren gorputz emankorrak.
Pareta askotan hazten da, baina baita ere arrokatan edo zuhaitzen azalen gainean. Genoma aztertzeko hautagaietako bat bezala aukeratu zuten Joint Genome Institute (JGI) proiektuan.
Lineok deskribatu zuen, Lichen parietinus izenarekin, hau da, paretetako likena. Izen hori ere izaten du hizkuntza batzuetan.