Xeni Jardin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Richmond, 1970eko abuztuaren 5a (54 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Aita | Glenn B. Hamm |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, blogaria eta idazlea |
xeni.net | |
Xeni Jardin (jaiotzez Jennifer Hamm, Richmond, Virginia, AEB, 1970) estatubatuar blogari eta kazetaria, berezitua hedabide digitaletan, eta IKT alorreko kultura gaietan bereziki. Boing Boing agerkariko ko-editore da Cory Doctorowrekin batera.
Kolaboratu izan du halaber Wired aldizkariarekin. Estatu Batuetako NPR irrati publikoarekin, PBS telebista publikoarekin, eta agerpenak egin ohi ditu CNN, Fox News, MSNBC eta ABC bezalako telebistetan, teknologiari buruzko gaiak iruzkintzen[1].
Minbizia gainditu duen emakumea da, eta osasun zerbitzu publikoen alde egiten du borroka AEBetan[2]. Teknologia digitalen alorrean MeToo mugimenduaren ahotsa zabaltzen ere lan egiten du, bereziki 2019an Jeffrey Epstein-en kasuak eztanda egin ondoren, ikusi baitzen Epsteinek lotura estuak zituela teknologia eta zientziako izen handi askorekin[3].
Artikulu hau Virginiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |