Yakushi-ji | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Aintzinako Narako monumentu historikoak Nanto Shichi Daiji [[]] Shinbutsu Reijō Junpai no Michi Yamoto iparraldeko 88 leku sakratuak | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Nara |
Core city of Japan | Nara |
Koordenatuak | 34°40′06″N 135°47′04″E / 34.668355555556°N 135.78431111111°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 680 |
Erlijioa | Hossō-shū (en) |
Izena | Three Sages of the East (en) |
Arkitektura | |
Azalera | 5,1 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 870-005 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Yakushi-ji (japonieraz: 興福寺 ) , Naran dagoen tenplu budista ezaguna da. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Aintzinako Narako monumentu historikoak izeneko multzoan. Yakushi Nyorai (Buda sendagilea) dauka barnean, Japoniara iritsitako lehenengotako budaren irudia.
Temmu enperadoreak Asuka Aroan eraiki zuen tenplua Fujiwara-kyō hirian Jitō emaztea sendatzeko. Horretarako Txinatik ekarri arazi izan zuen Yakushi Nyorai Buda sendagilearen irudia. Tenpluak beraz honen izena hartu zuen. Emaitza ona izan zuen ekintzak, izan ere emazteak enperadoreak baino gehiago iraun baitzuen bizirik eta berak bukatu zuen eraikin multzo guztia 698 urtean.
Gaur egungo tokira aldatu zuten guztia 718 urtean. Bi sute handik kaltetu zuten 973an ia guztia erre zen eta 1528an eraikin nagusia suntsitu zen. 1970an hasi ziren berreraikuntza eta dagoenejko bukatu dira.
Ekialdeko pagoda (東塔, Tō-tō) 730 urtean eraiki zen eta garai hartako eraikin original bakarra da. Bere 34 metrotako garaierakin Japoniako politenetakotzat hartzen da. Hiru solairu ditu baina tarteko teilatuek sei solairutakoa dela irudikatzen dute.
Yakushi-ji tenpluaren oinarria simetrikoa da, bi eraikin nagusi ditu eta hiru solairutako bi pagoda ere bai.