Yanagawa 柳川市 柳川市 | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Kyushu Kyushu Fukuoka | ||
Izen ofiziala | 柳川市 柳川町 | ||
Jatorrizko izena | 柳川市 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 33°09′47″N 130°24′21″E / 33.16306°N 130.40581°E | ||
Azalera | 76,88 km² | ||
Mugakideak | Okawa (en) , Chikugo (en) , Miyama (en) , Oki (en) eta Saga | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 64.120 (2020ko irailaren 1a) −3.657 (2015) | ||
Dentsitatea | 894 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 2005eko martxoaren 21a, 1951ko apirilaren 1a eta 1952ko apirilaren 1a | ||
Ordu eremua | Japan Standard Time (en) | ||
http://www.city.yanagawa.fukuoka.jp www.city.yanagawa.fukuoka.jp |
Yanagawa (japonieraz: 柳川市 Yanagawa-shi ) Japoniako Fukuoka prefeturako hiri bat da Kyushu uhartean. 2014ko erroldaren arabera 68.738 biztanle ditu.
Prefeturaren hego-mendebaldean dago, Ariake Badiaren ertzean. 470 km kanal nabigagarri dituelako da ezaguna. Kurume hiri handiaren ondoan dago.
Aintzina nekazal eremua izan zen eta kanalak soroak ureztatzeko erabili izan ziren. XVI mendean Kamachi leinuak gaztelua eraiki eta Yanagawa hiria sortu zen inguruan.
Kanalei esker Japonia osoan ezaguna da eta hamaika turista erakartzen ditu urtero. Bertako txalupek donkobune izena daukate.
Kitahara Hakushu poetaren jaiolekua denez azaroan bere omenezko jaialdia ospatzen da. Poesia irakurketak egiten dira, su artifizialak izaten dira eta txalupen arteko estrpadak ere izaten dira. Yanagawako Folk Museoak Hakushuren gaineko informazio ugari erakusten du.
Aipatzeko beste jaialdia Hinamatsuri (nesken jaialdia) da, martxoaren 3an izaten dena. Kale, denda eta etxeetan milaka panpin jartzen dituzte egun horretan. Etxe askok dekorazio ikusgarriak egiten dituzte eta jendeak barrura sartzeko aukera izaten du.