Yavin IV

Yavin IV
Motafictional moon (en) Itzuli
Diametroa10.200 km
Geografia
Honen parte daYavin system (en) Itzuli
Outer Rim (en) Itzuli
KokapenaP-6 (en) Itzuli

Yavin IV Star Warseko fikziozko unibertsoko planeta bat da. Gasezko planeta den Yavinek dituen ilargi ugarietako bat da.

Laneko fikziozko unibertsoan Yavin IVk eguzki bakarra duela esaten da, galaxiaren erdigunetik 40.500 argi urtera kokatua. Bere azaleraren %8a urez estalia dago.

Klon Gerrak marrazki bizidunetako sailean, 2002an ekoitzia izan zena, Anakin Skywalkerrek Asajj Ventressen aurka borrokatzen du planeta honetan kokatutako tenpluetako batean. Jediaren garaipenaren ondoren, Ventress amildegi batetik erortzen da, zer gertatu zaion jakiten ez delarik.

Errebeldeek euren basea Massassi Tenplu Handiaren hondakin batzuetan ezarri zuten, euren aurreko basea, Dantooine planetakoa utzi ondoren.

Yavineko guduan Heriotzaren Izarra suntsitua izan zen. Data hau urteak kontatzeko muga bezala erabiltzen da: gudu honen aurreko gertaerak Yavineko guduaren aurretik bezala adierazten dira, eta guduaren ondoren gertatutakoak Yavineko guduaren ondoren.

Unibertso hedatuan, Luke Skywalker ilargi honetara itzultzen da, non Jedi Akademia berri bat ezartzen duen, Coruscanten zegoena yuuzhan vongek suntsitu baitzuten Yavineko guduaren ondorengo 26. urtean.

Yuuzhan vongak garaituak izan ondoren, Lukek Jedi Akademia Ossus planetara eramaten du.

Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria izeneko IV. atalean Tikaleko tenpluak (Peten, Guatemala) agertzen dira errebeldeen base bezala.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]