Yeismoa esaten zaio ondorengo bi fonema hauek, ahoskatzerakoan, ez bereizteari; /ʎ/ eta /ʝ̞/ ez bereizteari. Yeismoa dagoenean, hiztunak bi fonemen arteko aldea neutralizatu egiten du. Sistematikoki, /ʎ/ ahoskatu beharrean /ʝ̞/ ahoskatzen du. Gaur egungo euskaldun askoren mintzoan nabari da.
Yeismoa, euskaraz, <l> bustia ahoskatu beharrean (hau da, /ʎ/ ahoskatu beharrean) <y>, /ʝ̞/ ahoskatzean datza: mutila > muti<y>a ahoskatzea, mila > mi<y>a, ahoskatzea, abila > abi<y>a ahoskatzea, biribila > biribi<y>a...
Yeismoa hori da, hizkuntza batzuetan <ll> grafiaz idazten den <l> bustia, /ʎ/ ahoskatu beharrean, <y>, /ʝ̞/, ahoskatzea.
Euskalki askotan <i> bokalaren osteko /l/ fonemaren atzetik bokala datorrenean, palatalizazioa gertatzen da. Muti<ll>a, mi<ll>a, abi<ll>a, biribi<ll>a ahoskatu izan da (/ʎ/ fonema). Hiztun batek palatalizazio horren ordainetan <y> ahoskatzen duenean, hiztun horrek yeismoa egiten duela esaten dugu.
Fenomeno fonetiko-fonologiko bera nabari da Euskal Herrian bertan eta Euskal Herritik gertu dauden beste zenbait hizkuntzatan: gaztelaniaz, katalanez, portugesez, italieraz, galegoz... Horiek ere albokari bustiak, albokari hurbilkariak-eta badituzte. (Hizkuntza erromanikoetan, honelako soinuak atzeman daitezke: ([ʝ̞]~[ɟ͡ʝ]~[ʤ]~[ʒ]~[ʃ].)
Neutralizazio fenomenoa oso ohikoa da munduko hizkuntzetan. Ahoskatzerakoan oso hurbil dauden bi fonemen arteko diferentzia, modu sistematikoan, galtzeari esaten zaio neutralizazioa.
Euskaltzaindiak, 87. arauan,[1] euskarazko ahoskera zainduaz honako hau esaten du:
« | VII. <il, in> letra bilkura hauek <(i)ll> eta <(i)ñ> (hala nola: mila milla edo mailua mallua, bina biña edo baino baño) ahoskatzen diren euskalkietako hiztunengan bustikuntza hori ahoskera zainduan ere egoki da (ahoskera zaindua <ll> —milla— da eta ez <y> — miya—). Bustikuntza hori ez duten euskalkietako hiztunengan, noski, bustidurarik gabea izango da ahoskera zaindua ere (hala nola: mila mila edo mailua mailua, bina bina edo baino baino). VIII. <j> letraren euskarazko ahoskera oinarrizkoa <y> da eta hori da hizkera zaindurako hobesten den ahoskera oro har. Halaz ere eta beraz:
|
» |
—Euskaltzaindia. 87. araua[1] |
Euskaltzaindiak, beraz, ahoskera zainduan yeismoa saihesteko aholkua ematen du: «ahoskera zaindua <ll> —milla— da eta ez <y> — miya—».
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |