Yesnaby | |
---|---|
Mota | Itsaslabar eta giza kokaleku |
Geografia | |
Koordenatuak | 59°01′23″N 3°21′07″W / 59.023°N 3.352°W |
Kokapena | Sandwick (Orkadak) |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Uhartedi | Orkadak |
Yesnaby Eskoziako Mainland (Orkadak) uharteko mendebaldeko kostaldea da, hareharri gorrizko itsaslabar ikusgarriengatik ezaguna. Skara Brae herriaren hegoaldean dago.
Itsasoaren higadurak leizeak, zutabeak eta arrakalak ditu. Egitura ezagunena Yesnaby gaztelua izeneko zutabea da, sarritan Old Man of Hoyren bertsio txikia dela esan izan zaio.
Hareharri hauetan 300-400 milioi urte dituzten fosilak aurkitu izan dira, izan ere Devoniar aroan eraturiko geruzak baitira.
Orkadetako folklorean Yesnaby Healer aipatzen da, emakume honek odoljarioa eteteko boterea zuen, distantziara izanda ere.