Yona | |
---|---|
herrixka | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Insular area of the United States | ![]() |
Geografia | |
Koordenatuak | 13°24′35″N 144°46′24″E / 13.4097°N 144.7733°E |
![]() | |
![]() | |
Azalera | 51.799.762 m² |
Demografia | |
Biztanleria | 6.480 (2010) |
Dentsitatea | 0 bizt/km² |
Yona (txamorroz: Yoña, [d͡zoˈɲa] ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuen esku dagoen Guam uharteko herri bat da.
Antzina nekazaritza-jarduerak ziren nagusi, gaur egun, aldiz, bizitegi-gunea da. Bigarren Mundu Gerran zehar, Japoniako armadak bertako txamorroak preso hartu zituen eta presoentzako esparru batera eraman zituen Ameriketako Estatu Batuetako armadak uhartea askatu baino lehen. Segua River ondoan dauden tanke japoniarrak gerraren oroigarri bihurtu dira.
Yonak 52 km²ko azalera du. Herria Guam uhartearen ekialdean kokatuta dago, Pago eta Togcha ibaien artean. Herriaren erdigunea Pago eta Yligeko badien itsas-labarren gainean dago.