Zaatarra (arabieraz: زعتر) Ekialde Hurbilean sukaldaritza arabiarrean erabiltzen den espezia nahasketa bat da. Siriako, Jordaniako, Libanoko, Palestinako eta, neurri txikiagoan, Turkiako errezetetan da ezaguna.
Zaatar izena, zehazki, Origanum syriacum landareari dagokio, Siriako oreganoari edo Hebrear Bibliako isipuari (hebreeraz: אזוב [eˈzov]).[1][2][3]
Zaatarra isipuak, zumakeak, txigortutako edo txigortu gabeko sesamo haziek eta gatzak osatzen dute. Belar usaintsuak ere izan ohi ditu, azitraia, mendaroa, ezkaia, kuminoa edo mihilua, esaterako.
Ogiarekin eta oliba olioarekin kontsumitzen da, bustita edo manakish[4][5][6] eran.
Platerak, entsalada edo humusa lurrintzeko erabilgarria da.