Zangalatraua erritmoaren gainean eragina duen baliabide literario bat da; beraz, maila fonetikokoa da. Zangalatraua erabiltzeak esan nahi du bertso lerroaren amaierako pausaldia eta egitura sintaktikoaren etenaldia bat ez etortzea. Edo, bestela esanda, esaldiak, bertsoaren bukaeraren gainetik, hurrengo bertsoan jarraitzen du. Ondorioz, esaldia bi bertsotan azaltzen da. Zenbaitetan, orobat, estrofen arteko etena gerta daiteke esaldi erdian.[1] Hona hemen Biktoriano Gandiagaren adibide batzuk. Lehenengoa, nahiko gogorra:
Beste bat:
Erritmo aldetik zangalatrauak tentsioa sortzen du. Idazle klasizistak ez dira horrelako baliabideen aldekoak; gehiago eman da mugimendu berritzaileekin batera.
Bi motatako zangalatrauak bereiz daitezke:
Zangalatrauak bi bertso oso hartzen baditu, estikomitia deitzen zaio. Zangalatrau gogorra hiru silabatan edo gutxiagotan izaten denean brakistikio izena du; haren bidez hitz batzuek azpimarratu nahi da horretarako bi pausa erabiliz.