Republic of Zaqistan | |
---|---|
Goiburua: Quispiam Ex Nusquam Euskaraz: "Ezeretik zerbait". | |
Geografia | |
Hiriburua | 41°44′41″N 113°6′42″W |
Administrazioa | |
Gobernu-sistema | Errepublika |
Presidentea | Zaq Landsberg |
Demografia | |
Hizkuntza ofizialak | ikusi
|
Bestelako informazioa | |
zaqart.com… |
Zaqistan, ofizialki Zaqistaneko Errepublika (ingelesez: Republic of Zaqistan), Box Elder konderrian (Utah, Ameriketako Estatu Batuak) dagoen mikronazioa da. 2005ean Zaq Landsbergek Utahko basamortuan sortu zuen eta bere burua presidente aldarrikatu zuen. Pasaporteak saltzen ditu bere webgunean. Lurraldean eskultura batzuk kenduta ez daude ez eraikinik ezta ere biztanlerik. Landsbergek lurraren inguruko zergak ordaintzen ditu. Zaq Landsberg New Yorkeko Brooklynen bizi den eskultorea da. Lur horiek 2005eko uztailan erosi zituen. Hiri gertuena Nevadan dago, Montello; 60 milietan dago.[1][2]