Zarifa Ghafari | |||
---|---|---|---|
2019ko martxoa - 2021eko abuztua | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kabul, 1992 (31/32 urte) | ||
Herrialdea | Afganistan | ||
Talde etnikoa | paxtuna | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | University of the Punjab (en) (2009 - 2015) master : ekonomia | ||
Hizkuntzak | paxtuera daria urdua ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aktibista eta politikaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
zarifaghafari.com eta zarifa-ghafari.com | |||
Zarifa Ghafari (paxtuneraz: ظریفه غفاری) (Kabul, Afganistan, 1992) Afganistango defendatzailea, aktibista, politikaria eta enpresaburua da.[1][2] 26 urte zituenean, Vardak probintziako (Afganistan) hiriburu Maidan Shahr-ko alkate izendatu zuten, herrialde osoko gazteena izanik.[3][4] Ghafari Afganistango alkate bakanetakoa da. Ezaguna da Afganistanen emakumeak beren eskubideetan ahalduntzeko egiten dituen ahaleginengatik.[5]
Halima Khazan bigarren hezkuntzako eskolara joan zen Paktia probintzian, eta Panyabeko Unibertsitatean (Indian) egin zituen ekonomiako goi mailako ikasketak.[1][6]
2018ko uztailean izendatu zuen ofizialki Ashraf Ghani Ahmadzai presidenteak Maidan Shahr-eko alkate.[7] Hala ere, alkate kargu hartzea bederatzi hilabetez atzeratu behar izan zen, politikari boteretsuen esku-hartzearen ondorioz.[8]
Alkate zen lehen egunean, gizon talde baten jazarpenari aurre egin behar izan zion bere bulegoan, karguari uko egiteko eskatzen baitzion.[9] Talibanen eta Estatu Islamikoaren heriotza-mehatxuei ere aurre egin behar izan zien, alkate lanak bere gain hartu ondoren.[10] 2018tik hainbat atentatu jasan zituen, baina beti onik atera zen.[11] Maidan Shahr-eko alkate karguaren zina egin zuen 2019ko martxoan. 2020ko azaroan, bere aita Abdul Wasi Ghafari, Afganistango armadako goi kargudun bat, hil zuten, ustez, talibanek haren aurka eraso egin nahian.[12]
2021eko abuztuaren erdialdean talibanek Afganistan gehiena kontrolpean hartu ondoren, Gafarik ihes egiteari uko egin zion eta bere patua itxaroten jarraituko zuela adierazi zuen: "Hemen eserita nago zure etorreraren zain. Ez dago inor niri eta nire familiari lagunduko didanik. Talibanak ni bezalako jendearen bila etorriko dira eta hil egingo dituzte. Ezin dut nire familia utzi".[13]
2021eko abuztuan, Ghafarik Afganistandik ihes egin zuen bere familiarekin batera Alemaniara, talibanen milizianoen mehatxuaren aurrean, 2021eko talibanen erasoaldian Kabul hartu ondoren.[11]