Zelula dendritiko

Zelula dendritiko
Zelula dendritikoak larruazalean Irudi gehiago
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latinezcellula dendritiformis
MeSHA11.436.270, A15.382.066.270 eta A15.382.670.260 A11.066.270, A11.436.270, A15.382.066.270 eta A15.382.670.260
THH1.00.01.0.00038
FMA83036
Terminologia anatomikoa

Zelula dendritikoa (grezieratik: δένδρον, zuhaitza, adar asko dituztelako) immunitate-sistemaren zelula mota bat da. Bere eginkizun nagusia antigenoak hartu eta immunitate-sistemaren beste zelula batzuei aurkeztean datza, zelula horiek -Th linfozitoak- aktiba daitezen.

Antigenoak ezagutzeko, B eta T linfozitoek zelula antigeno-aurkezleen lankidetza behar dute. Zelula antigeno-aurkezle garrantzitsuenak makrofagoak dira, fagozitosia egin ondoren antigenoak aurkezten dituztenak.

Zelula dendritikoak ere antigeno-aurkezle garrantzitsuak dira eta, horretaz gain, ahalmen fagozitikoa dute. Beraz, zelula dendritikoek eta makrofagoek antigenoak irentsi eta lantzen dituzte, eta Th zelulei aurkezten dizkiete. Azken zelula hauek B linfozitoak aktibatzen dituzte, askatzen dituzten zitokinen bidez, eta B linfozitoek -azkenik- antigeno arrotzak deuseztatzen dituzte ekoizten dituzten antigorputzei esker.

Zelula dendritikoak gongoil linfatikoetan, timoan eta arnas eta digestio-aparatuen mukosetan daude. Larruazalean ere ugariak dira, bertako zelula dendritikoak Langerhans-en zelulak deitzen direlarik.

Haien morfologia dela eta, hasieran nerbio-sistemaren zelulak zirela uste izan zen.

Odol-zelula guztien antzera, zelula dendritikoak hematopoiesiaren bidez sortzen dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]