Zenturia (latinez: centuria, pluralean, centuriæ) Antzinako Erromako unitate militar txikiena zen, 100 bat gizonek osatutakoa (hortik izena), zenturioi baten buruzagitzapean. Baina kopuru hori izena eman bazion ere, zenturiaren tamaina aldatu egin zen aurrerago, eta K.a. I. mendetik aurrera, eta garai inperialaren parte handienean, ohiko zenturia 80 gizonek osatzen zuten, eta batzuetan, 60 gizonek bakarrik osatu zezaketen[1][2]
Halaber, zenturia batek bozketa-unitate bat osatzen zuen, gorputz zibikoa Marteren Zelaian zenturiatar komizioetan (Comitia Centuriata) biltzen baitzen, eta zerga jasotzeko unitate fiskal bat ere bazen, soldaduen saldoa finantzatzeko tributua ordaintzeko erabiltzen zena.
Lurraren azalera neurtzeko unitate erromatar bat ere izendatzen zuen: 1 centuria = 100 heredia (706 eta 710 metro koadro bitartean).
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |