Zerbitzu-ikaskuntza curriculum akademikoa komunitateari egindako zerbitzuarekin konbinatzen duen pedagogia mota bat da. Gazteek, auzitegietan zigortutakoek, ikasleek egindako komunitatearentzako zerbitzuak edo auzolanak ikasteko aukera ederrak eskaintzen dituzte, eta aukera eder horiek aprobetxatzeko sortutako pedagogia ikuspegia da zerbitzu-ikaskuntza. Metodologia pedagogikoa bezala, hainbat iturri teorikotatik elikatzen da, hezkuntza esperientziaren filosofiatik, pedagogia kritikotik, eta abar. Zerbitzu-ikaskuntzak komunitateari egindako zerbitzua hezkuntzarekin eta autoezagutzarekin integratzen du, esperientzia hezigarria aberasteko, gizalegea erakusteko, motibazioa sustatzeko, bizitzan gizarte inplikazioa lortzeko, eta komunitateen ongizatea indartzeko.
Zerbitzu-ikaskuntza hezkuntza-proposamen bat da, ikaskuntza-prozesuak eta komunitateari zerbitzu emateko prozesuak ondo egituratutako proiektu bakar batean konbinatzen dituena. Proiektu horretan, parte-hartzaileek inguruneko benetako beharretan lan egitean ikasten dute, hura hobetzeko asmoz[1]
Aprendizaje servicio (ApS): Educación y compromiso Cívico liburuak[2]. 2009 argitaratuta, honela definitzen zuen zerbitzu-ikaskuntza:
"metodologia bat konbinatzen dituena jarduera bakar batean, ikaskuntzaren edukiak, gaitasunak eta baloreak komunitateko zerbitzuen jarduerekin. Zerbitzu-ikaskuntza elkarrekiko laguntzan oinarritzen da. Metodo hau lagungarriagoa izango da garapen pertsonala, ekonomikoa eta soziala lortzeko banakako garapena baino."
1990eko AEBetako National and Community Service Act delakoak honela definitzen zuen:
"Metodo horren bidez, ikasleek edo parte-hartzaileek arreta handiz antolatutako zerbitzuetan parte hartuz ikasten eta garatzen dute. Zerbitzu horiek komunitate batean egiten dira eta komunitate horren beharrak asetzera bideratzen dira. lehen edo bigarren mailako eskola batekin edo goi-mailako hezkuntza-erakunde batekin koordinatzen da, edo zerbitzu komunitarioko programa batekin, eta komunitatearekin berarekin. Gizalegea sustatzen laguntzen du. Ikasleen curriculum akademikoan integratzen da, indartuz, edo parte-hartzaileek parte hartzen duten zerbitzu komunitarioko programaren hezkuntza-osagaietan. Eta denbora egituratua ematen du, ikasleek edo parte-hartzaileek zerbitzuaren esperientziari buruzko gogoeta egin dezaten".
Zerbitzu-ikaskuntzak aukera ematen du curriculum-ikaskuntza ingurune hurbilaren benetako behar batekin lotzeko. Ikasleek esperimentatzen dute ikasgelan ikasitakoak zentzua duela, beraiek identifikatu duten eta konpromisoa hartu nahi duten arazo bati erantzuteko balio duelako. Ba al dago modurik ikasgelako ikaskuntza esanguratsua egiteko eta gure ingurunearen hobekuntzarekin lotzeko?[3]
Zerbikas bezalako fundazio batek honelako helburuak zerrendatzen ditu[4]:
Ikaskuntza zerbitzuak esperientzia bitarteko abantailak eta komunitate zerbitzuak partekatzen ditu.
Youth Service California-k argitaratu du, bere Seven Elements of High Quality Service Learning [7] zein besteak beste:
Robert Sigmon-ek, 1994an, bereizten ditu:
Tipologia horiek baliagarriak dira, halaber, ikaskuntza-zerbitzua eta gizarte-zerbitzura bideratutako beste esperientziazko hezkuntza-programa batzuk bereizteko, hala nola: