Saqqarako Errege Zerrenda, Kairoko Egiptoar Museoan zaindua, 1861ean Saqqaran aurkitua izan zen. Ramses II.a faraoiaren eskriba eta apaiza zen Tenryren hilobian grabatua zegoen.
47 faraoiren izenak dituzten kartutxo egiptoarrak ditu (jatorrian, ziuraski, 58 izan ziren, Adyibgandik hasita (Merbiapen), I. dinastiako faraoia eta XIX. dinastiako Ramses II.arekin amaituz.
VI. dinastiaren amaierako garaitik XI. dinastiaren erdialderarteko gobernari guztiak aipatu gabe uzten ditu.
XII. dinastia eta XVIII. dinastia arteko dinastietako faraoiak ere ez ditu aipatzen, beharbada, arrazoi erlijioso edo poltikoengatik Egiptoko bigarren tarteko aroko dignatarioekin ados ez egoteagatik.
Beheko aldean
Goialdeko zatian
XI. dinastia (Alderantzizko ordenean)
XII. dinastia (Alderantzizko ordenean)
XVIII. dinastia (Neurri batean irakurtzeko moduan daudenak)
XIX. dinastia (Neurri batean irakurtzeko moduan daudenak)