Zerynthia rumina

Zerynthia rumina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaPapilionidae
LeinuaZerynthiini
GeneroaZerynthia
Espeziea Zerynthia rumina
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
OstalariaAristolochia kaempferi, Aristolochia paucinervis, Aristolochia debilis, Aristolochia pistolochia eta Aristolochia longa L. (1753) (en) Itzuli

Zerynthia rumina edo Arlekina Papilionidae familiako lepidoptero espezie bat da. Arlekinen jantziaren antzeko koloreak ditu.

Tamaina ertaineko tximeleta bat da, 5 zentimetroko zabalera duena. Hegoek koloreen nahaste berezia dute: xake taularen antzeko marrazkia, atzealde horixkarekin eta orban beltz eta gorriekin osatua.

Europako hego-mendebaldean eta Afrikako iparraldean soilik bizi da. Europari dagokionez, Iberiar penintsulan eta Frantziako hego-ekialdean ikus daiteke.

Aristolochia generoko landareei lotuta bizi da, haietatik lortzen baitu jatekoa. Muino harritsuetan, toki malkartsuetan eta basoen argiunetan aurki daiteke.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]