Zhang Shan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nanchong, 1968ko martxoaren 23a (56 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tsinghua Unibertsitatea Sichuan University (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | kirol-tiratzailea |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 57 kilogramo |
Altuera | 163 zentimetro |
Zhang Shan (Txina, 1968ko martxoaren 23a) Txinako tiratzailea eta olinpiar txapelduna da.[1][2]
Zhang Shan Txinako hego-mendebaldeko Sichuan probintziako Nanchong hirian jaio zen. Hamasei urterekin plater-tiroketan hasi zen. 1989an, Txinako plater-tiroketako talde nazionalera batu zen.[3]
Olympic Skeet Shooting ekitaldian urrezko domina irabazi zuen 1992ko Udako Olinpiar Jokoetan, Bartzelonan.[4] 1968ko Olinpiar jokoetatik ekitaldi hau mistoa zen, gizon zein emakumeentzat irekia, eta Shanek 1992an urrezko domina irabazi zuen, ekitaldi misto horretan, emakume batek irabazitako lehenengo domina.[4] Ondoren, Nazioarteko Tiro Elkarteak emakumeen parte-hartzea galarazi zuen 1996ko Atlantako jokoetan eta Shan erretiratu egin zen eta Sichuango Unibertsitateara bueltatu zen ikastera.[4]
2000. urteko Sydneyko Jokoetarako, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak emakumeen parte-hartzea berriro baimendu zuen, baina kategoria bereizi batean. Zhangek 2000ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, emakumezkoen kategorian, zortzigarren geratuz.[3]
Ondorengo lorpenen artean, 2017an zilarrezko domina bat lortu zuen Txinako 13. Joko Nazionaletan, 49 urterekin, urrezko domina olinpikoa lortu eta 25 urtera.[5]