Zhong Acheng | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pekin, 1949ko apirilaren 5a (75 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Familia | |
Aita | Dianfei Zhong |
Hezkuntza | |
Heziketa | International Writing Program (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta gidoilaria |
Jasotako sariak | |
Kidetza | The Stars Art Group (en) |
Zhong Acheng, Ah Cheng gisa ezaguna, 阿城, (Pekin, 1949ko apirilaren 5a) gizon idazle, eleberrigile eta gidoilari txinatarra da. Dianfei Zhong kritikariaren semea da.[1] 1979an, Ah Cheng "Izarrak" taldearen sortzaileetako bat izan zen, Txinako lehen abangoardiako mugimendu artistikoa, Wang Keping, Huang Rui, Ma Desheng, Li Shuang eta Ai Weiweirekin batera.
Bere eleberri-trilogiak ("Erregeak") arrakasta handia izan zuen "sustraiak bilatzen" literaturaren esparru berrian; joera horretan Europako eraginetik urrundu nahian idazleak Txinako tradiziora hurbiltzen dira.[2] Achengen hizkuntza narratiboaren originaltasuna txinera klasikoaren dotorezia eta ahozko hizkuntzaren adierazgarritasunari eusteko gaitasunean datza, eta irudimena gehien deitzen duten xehetasunei arreta ematen die. Zhong Acheng ipuinen egilea ere bada, horietako asko Biandi fengliu (Beijing, Nanking 1985-86, "Bere bidea galdu") izenburupean bilduak.