Zilar bromuro | |
---|---|
Formula kimikoa | AgBr |
SMILES kanonikoa | [Ag&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
MolView | [Ag 3D eredua] |
Konposizioa | zilar eta bromo |
Mota | konposatu kimiko |
Ezaugarriak | |
Fusio-puntua | 432 °C |
Irakite-puntua | 1.502 °C (101,325 kPa) |
Masa molekularra | 185,823 Da |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | ADZWSOLPGZMUMY-UHFFFAOYSA-M |
CAS zenbakia | 7785-23-1 |
ChemSpider | 59584 |
PubChem | 66199 eta 10307914 |
ZVG | 3730 |
EC zenbakia | 232-076-8 |
ECHA | 100.029.160 |
UNII | NHQ37BJZ2Z |
Zilar bromuroa[1] (AgBr), argiarekiko duen sentikortasunagatik argazkigintzan asko erabiltzen duten konposatu kimiko bat da.[2]
Zilar bromuroa argazki-filmaren emultsioan erabiltzen dute. Gatzak gelatina-geruza batean uzten dira esekiduran. Argiak konposatu kimikoan eragiten duenean, zilarra eta bromuroa ionizatu egiten dira, eta horrek negatiboaren zatietan ezkutuko irudi bat sortzen du, argiak ionizatutako zilarrezko bromuroa dutenak. Errebelatze-prozesuaren bidez, agente errebelatzaileak, metol (genol) eta hidrokinonaz osatuta egon daitekeena,[3] elektroiak zilar bromuro ionizatuan jartzen ditu, konposatuaren bi elementuak egonkortuz eta, ondorioz, bananduz.
Forma mineralean ere aurki daitekeen arren, zilar bromuroa zilar nitratoaren (AgNO3) eta potasio bromuroaren (KBr) erreakzioarekin prestatu ohi dute.[4][5]
Zilar bromuroa ez da ia disolbagarria uretan, baina errazago amoniako, tiosulfato edo zianuro disoluzioetan.
Zilar bromuroak amoniako likidoarekin erraz erreakzionatzen du aminokonplexu asko sortzeko:[6]
AgBr + nNH3 → Ag(NH3)21+
Zilar bromuroak trifenilfosfina rekin erreakzionatzen du tris produktu bat(trifenilfosfina) emateko:[7]