Ziortza Isasi | |
---|---|
2022 Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Elorrio, 1995eko abuztuaren 5a (29 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Parte-hartzailea
| |
Ziortza Isasi Cristobal (Elorrio, Bizkaia, 1995eko abuztuaren 5a) bizkaitar txirrindularia da.[1][2] Errepidean eta pistan aritzen da.[3] 2020tik 2022ra Eneicat-RBH taldean aritu zen.[4] 2023ko urtarrilean Be Pink Italiako taldeagaz urtebeterako sinatu zuen kontratua, errepidea eta pista uztartzen jarraituko du. Espainiako pistako selekzioagaz kontzentratu da Portugalen eta urteko lehenengo lasterketa urtarrilean bertan Anadiako (Portugal) belodromoan.[5]
Ziortza Isasi Cristobal Isasi Elorrion jaio zen 1995eko abuztuaren 5ean. Gurasoak Jose Maria Isasi (Elorrio) eta Maria Sol Cristobal (Durango) dira. Neba-ahizpa nagusiagoak ditu, Eneritz eta Andoni.
16 urtera arte Elorrioko Lourdesko ama ikastetxean ikasi zuen. Batxilergoa Durangoko Maristak ikastetxean. Goi mailako zikloak, Kirola Eibarren eta Haur Hezkuntza Durangoko Ibaizabal ikastetxean egin ondoren UNEDen Gizarte hezkuntza.
Hainbat kirol praktikatu ditu, baina batez ere, saskibaloia eta txirrindularitza. 8 urte zituela hasi zen Elorrioko txirrindularitza eskolan.
2022ko martxo amaieran Elorrioko txirrindulariak lepauztaia apurtu zuen eta ebakuntza-gelatik pasa behar izan zuen. Eneicat taldeko txirrindulariak gogor egin zuen lan txapelketara ahalik eta mailarik onenean heltzeko. Abuztuaren 5ean Ziortza Isasik 3. postua lortu zuen 6 Giorni Delle Rose Espainaiko selekzioarekin taldeko kanporaketan.[6] Ekainaren 17an, Basque Teameko txirrindulariak 24. postuan amaitu du Municheko Europako Txapelketako erlojupekoa. 34:49.63ko denborarekin (+3:50). Marlen Reusser suitzarrak irabazi du urrea eta titulua berretsi du, Ellen Van Dijk holandarrak zilarra poltsikoratu du eta Riejanne Markus herrikideak brontzea.[7] Ekainaren 24an Mallorcan jokatutako Erlojupeko Espainiako Txapelketa lasterketan Isasik bosgarren denborarik onena egin zuen eta podiumetik 35 segundora gelditu zen. Txapelketa Mavi Garcíak irabazi du, bigarren Sheyla Gutiérrez sailkatu da eta hirugarren Sandra Alonso.[8]
2022ko irailean urrezko domina bat eskuratu zuen Espainiako Txapelketako bakarkako jazarpenean Luis Puig belodromoan (Valentzia); scratch proban, ostera, laugarren postua eskuratu zuen.[9] Bigarren domina Kanporaketa proban lortu zuen, hirugarren postua eta brontzezko domina irabazi baitzuen. [10]
2023ko Espainiako Txapelketak Valentziako Luis Puigen egin ziren. Ekainaren 9an scratch proban zilarrezko domina jaso zuen Laura Rodriguezen atzetik heldu baitzen. Ekainaren 11n puntuaketan aztertuta, Espainiako 2023ko Txapelduna izan zen.[11]
2024 hasieran Eneritz Iturrigaetxebarriak zuzentzen zuen Abadiño Cicling Akademiarekin jardungo zuela iragarri zen.[12]
2024ko otsailean domina bi lortu zituen pistako Espainiako Txapelketan: urrezko domina bakarkako jazarpenean eta zilarrezkoa scratch proban.[13]
2024ko uztailean eroriko gogor baten ostean, kirofanotik pasatu zen. Urte bereko urriaren16tik 20ra Ballerupeko (Danimarka) belodromoan jokatu ziren pistako munduko txapelketetan parte hartu zuen. Durangaldeko Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak taldekako jazarpen proban jardun zuen.[14]
Talde hauexetan aritu da: [15]