Zitronela | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Poales |
Familia | Poaceae |
Leinua | Andropogoneae |
Generoa | Cymbopogon |
Espeziea | Cymbopogon nardus Alfred Barton Rendle, 1899 |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | citronella oil (en) |
Basionimoa | Andropogon nardus |
Zitronela (Cymbopogon nardus) Hego-ekialdeko Asiako gastronomian erruz erabiltzen den belarra da. Poaceae familiako eta Cymbopogon landare-generokoa da,[1]
Antzina-antzinatik Erdialdeko Amerikan eta, batez ere, Asia tropikalean, landare jangarri izateaz gainera, ohiko sendabelar izan dute digestioa errazteko, lasaitzeko, mina eta depresioak arintzeko, zauriak ixteko, eztula sendatzeko, etab. Genero honetako belar gehienen usain-zaporea zitriko peto-petoak dira; limoi aroma eta zapore gazi-gozo atseginekoa da. Fresko baliatzen da edo, bestela, lehortu eta hauts bihurturik, espezia gisara, infusioak, zopak, entsaladak eta currydun saltsak apailatu edo osatzeko, arrain-itsaskiak lurrintzeko, okela zurien (untxi, oilasko, indioilarra) marinatuak nabarmentzeko, etab.