Ziziphus lotus

Ziziphus lotus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRhamnaceae
GeneroaZiziphus
Espeziea Ziziphus lotus
BasionimoaRhamnus lotus

Ziziphus lotusa Rhamnaceae familiako zuhaixka hostogalkorra da. Jatorriz, Mediterraneo eskualdekoa, Sahararaino hedatzen da . "Jujuba" izeneko hainbat espezietako bat da, eta Ziziphus jujuba egiazko jujubarekin antzekotasun handia du.

Loto-zuhaitza irailean.

Ziziphus lotusak 2–5 metro luze izatera irits daitezke (6,6–16,4 oin), 5 cm inguruko hosto berde distiratsuak ditu, eta fruitu jangarriak ematen ditu: 1–1,5 cmko diametroko globo-itxurako drupa hori ilunak.

Fruitua izendatzeko, ingelesez nabk (ar: نَبْق) arabierazko mailegu‎a erabiltzen dute.

Bestalde, askotariko izenak har ditzake herrialdearen arabera. Arabieraz, ohiko izena sidr, edo rubeida dira ( "bere adaburuaren formagatik"), Tunisian nbeg eta Libanon annab. [1] Zipren landarearen izena palloura (grezieraz: παλλούρα) edo konnarka (grezieraz: κονναρκά) da. [2]

Euskaraz, loto-zuhaitza [3]

Aipamen kultural eta erlijiosoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotan uste izan da Ziziphus lotus greziar mitologiako loto-zuhaitza dela. [4] Zenbait adituren ustez, Odisean aipatzen diren lotojaleek zuhaitz horren fruituak jaten zituzten. Horren ondorioz, narkotizatuak balira bezala, egoera apatiko baketsu batean bizi ziren.

Erroman, Vulkanoren tenplu ondoan bazegoen loto-zuhaitz sakratu bat Romulok landatua, Odiseako konpositorearen garaikidea omen zen Romulo (K.a. VIII. mendekoa). Plinio Zaharraren garaian, 700 urte geroago, zuhaitza zutik zirauen. [5]

Arabieraz hitz egiten duten eskualdeetan, bai Ziziphus Lotusa, bai jujubondoa estuki lotuta daude Koranean aipatzen diren loto-zuhaitzekin (sidr) [6] [7]. Palestinan, berriz, Ziziphus Arantza-christi zuhaitzari deitzen diote sidr . [8] Bestalde, arabiar munduan Europako zein Txinako jujubondoak loto-zuhaitzekin (sidr) ere lotuta daude . [6] [7]

Richard Francis Burton, XIX. mendeko esploratzaile ingelesak esan zuen, Muhammad Profetaren hilobia barne hartzen duen Medinako meskitan loto-zuhaitz zahar bat ikusi zuela. Fatimah profetaren alabari eskainitako lore-baratzean zegoen. Zuhaitzaren fruituak erromesei saltzen zizkieten, eta hostoak gorpuak garbitzeko erabiltzen zituzten. [9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Dafni, Amots. The ethnobotany of Christ's Thorn Jujube (Ziziphus spina-christi) in Israel - (Ziziphus spina-christi, Kristoren Arantza Jujubondoaren Etnobotanika Israelen).  doi:10.1186/1746-4269-1-8. OCLC .1277088 PMID 16270941..
  2. Μεγάλη Κυπριακή Εγκυκλοπαίδεια (Zipreko Entziklopedia Nagusia). 11, 47-48 or..
  3. Euskaltzaindia. Orotariko Euskal Hiztegia. .
  4. Herodotus, Histories, IV liburua, 177.
  5. (Ingelesez) Smith, William. (1870). "Vulcanus". Dictionary of Greek and Roman Biography and Mythology.. .
  6. a b Abdullah, Yusuf Ali (1946) The Holy Qur-an. Text, Translation and Commentary (Koran Sakratua. Testua, Itzulpena eta Iruzkina), Qatar National Printing Press.1139 orrialdea, 3814 oharra
  7. a b (Ingelesez) Lambden, Stephen. (2009). The Sidrah (Lote-Tree) and the Sidrat al-Muntaha (Lote-Tree of the Extremity). Some Apects of their Islamic and Bābī-Bahā'ī intepretations. Hurqalya Publications: Center for Shaykhī and Bābī-Bahā’ī Studies (Noiz kontsultatua: 2009).
  8. (Ingelesez) Easton, M.G., M.A., D.D.. (1893). Illustrated Bible Dictionary and Treasury of Biblical History, Biography, Geography, Doctrine, and Literature.. Londres, Edinburgo eta New York: T. Nelson and Sons, 688 or..
  9. Burton, Sir Richard Francis (1855) A Personal Narrative of a Pilgrimage to Al-Madinah and Meccah (Medina eta Mekarako Erromesaldiaren Kontakizun Pertsonala) 337 orrialdea

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Landare Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.