Zospeum airea arnasten duten lur-lehorreko barraskilo genero bat da. Ellobiidae familiako gastropodo pulmonatu bat da. Batez ere kobazuloetan bizi dira.
Zospeumen oskoloak txikiak dira, 1-2,5 milimetro altueran eta 0,8-1,5 milimetro zabaleran, eta finak dira. Zospeum bizidunek oskol gardena dute, eta hil ondoren kolore zuria hartzen dute. Gainazala fina eta leuna da, lerrotxoekin espiralak egiten. Animalia hermafroditak dira, inseminazioa albo batetik egiten dute, batek eme papera hartzen duelarik eta besteak arrarena.
Zospeum espezieak kobazulo karstikoetan baino ez dira bizi. Itsas mailatik 1.850 metro arteko altueraraino aurki daitezke. Kobazuloek hezetasun konstantea behar dute. Mugimendu geldoa dute, aste oso batean zentrimetro batetik hamabostera egiten dituztelarik. 10 °C baino hotzago egiten duten kobazuloetan bizi ohi dira, %97ko hezetasunetik gora.
- Zospeum allegrettii Conci, 1956
- Zospeum alpestre (Freyer, 1855)
- Zospeum amoenum (Frauenfeld, 1856)
- Zospeum bellesi E. Gittenberger, 1973
- Zospeum biscaiense Gómez & Prieto, 1983
- Zospeum cariadeghense Allegretti, 1944
- Zospeum exiguum Kušcer, 1932
- Zospeum frauenfeldii (Freyer, 1855)
- Zospeum galvagnii Conci, 1956
- Zospeum globosum Kušcer, 1928
- Zospeum isselianum Pollonera, 1887
- Zospeum kusceri A.J. Wagner, 1912
- Zospeum lautum (Frauenfeld, 1854)
- Zospeum obesum (Frauenfeld, 1854)
- Zospeum percostulatum Alonso, Prieto, Quiñonero-Salgado & Rolán, 2018[1]
- Zospeum pretneri Bole, 1960
- Zospeum schaufussi Frauenfeld, 1862
- Zospeum spelaeum (Rossmässler, 1839)
- Zospeum suarezi E. Gittenberger, 1980
- Zospeum subobesum Bole, 1974
- Zospeum tholussum Weigand, 2013[2]
- Zospeum turriculatum Allegretti, 1944
- Zospeum trebicianum Stossich, 1899
- Zospeum vasconicum Prieto, De Winter, Weigand, Gómez & Jochum, 2015[3]
- Zospeum zaldivarae Prieto, De Winter, Weigand, Gómez & Jochum, 2015
- ↑ Alonso A, Prieto CE, Quiñonero-Salgado S, Rolán E (2018) A morphological gap for Iberian Zospeum filled: Zospeum percostulatum sp. n. (Gastropoda, Eupulmonata, Carychiidae) a new species from Asturias (Spain). Subterranean Biology 25: 35-48. doi:10.3897/subtbiol.25.23364
- ↑ (Ingelesez) Weigand, Alexander. (2013-08-30). «New Zospeum species (Gastropoda, Ellobioidea, Carychiidae) from 980 m depth in the Lukina Jama–Trojama cave system (Velebit Mts., Croatia)» Subterranean Biology 11: 45–53. doi:10.3897/subtbiol.11.5966. ISSN 1314-2615. (Noiz kontsultatua: 2017-05-01).
- ↑ (Ingelesez) Jochum, Adrienne; Winter, Anton J. de; Weigand, Alexander M.; Gómez, Benjamín; Prieto, Carlos. (2015-02-23). «Two new species of Zospeum Bourguignat, 1856 from the Basque-Cantabrian Mountains, Northern Spain (Eupulmonata, Ellobioidea, Carychiidae)» ZooKeys 483: 81–96. doi:10.3897/zookeys.483.9167. ISSN 1313-2970. PMID 25755625. PMC PMC4351448. (Noiz kontsultatua: 2017-05-01).