Zygon

Zygon
Whoniverse (en) Itzuli
Datu biografikoak

Zygon Doctor Who zientzia fikziozko telesail britainiarreko fikziozko arraza extralurtarra da. Beste izakien itxura hartzeko gaitasuna dute[1]. 1975. urtean azaldu ziren lehenengo aldiz.

Robert Banks Stewart idazleak eta James Acheson diseinatzaileak sortu zuten pertsonaia. Espaziontzi organiko batean bidaiatzen dute, harengandik elikatzen dira eta poltsatan jaiotzen direnez enbrioi erraldoi baten itxura eman nahi izan zieten[1]. Gizakiaren tamaina dute eta gorputz arroxa bentosaz josia dute, olagarroen garroen antzera.

Telepatia bidez beste izakien itxura hartu dezakete. Era berean beste izakiak ere zygon bihur ditzakete[2].

Zygonak hermafroditak dira. Jaiotzerakoan zurixkak dira, estilizatuak eta bentosa gabeak, ondoren laranja kolorea hartzen dute eta azkenik kolore arroxa-gorria dute eta muskulotsuak eta bentosa ugarikoak dira. Zygon gerlariak esterilizatu egiten dituzte erasokorragoak izan daitezen[2].

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Izar baten eztandak Zygor planeta suntsitu zuen[3]. Dirudienez "Denboraren gerrak" eragin zuen eztanda hori. Ihesaldian Broton gerra jaunaren espaziontzia Ness aintziran urperatu zen oso antzina. Zygonek Skarasen izakiak erabili zituzten bizirauteko. Inguruko gizakiek Ness aintzirako munstroa izena eman zioten[1].

1975ean Londresko Energiaren Konferentzia erasotzeko erabili zituzten skarasenak, baina Doktoreak eta UNIT taldeak borroka irabazi eta skarasenak Ness aintziraren hondora itzuli ziren[4].

2013ko "Doktorearen eguna" atalean ikusten da Isabeldar aroko Ingalaterran zygon eskuadroi bat iritsi zen eta lozorroan sartu ziren. 2013an esnatu eta Londresko dorreko "artxibo beltzean" sartzen ahalegintzen dira, han baitago UNIT taldeak gordeta duen teknologia extralurtarra. Hamargarren, hamaikagarren eta gerrako doktorearen ekimenez saiakera deuseztu eta gizakien eta zygonen arteko ituna ahalbidetzen dute[5].

Itunaren arabera gizakiek zygonei utziko diete Lurrean bizitzen baina gizaki itxura hartu behar dute eta bakean bizi behar dute. Zygon helduek onartzen dute baina gazteek inposaketa dela irizten diote eta matxinatu egingo dira 2015ean. Gizakien itxura hartzeko gaitasuna dutenez UNITeko taldekideen familiakoen antza hartzen dute eta haien zaila egiten zaie familiakoa hiltzea. Atalaren amaieran UNITeko liderra eta zygon errebeldeen liderra Londresko dorreko artxibo beltzean aurrez aurre daudela hamabigarren doktoreak konbentzitzen ditu irtenbide egokiena bakean jarraitzea dela.

Zygonen eragina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BBV kateak 2008an Zygon: When Being You Just Isn't Enough filmea atera zuen, Docotr Who-ren spin-offa dena[6].

2019an aurkuituriko liztor espezie berri bati Choeras zygon izena jarri zioten[7]. Liztor bizkarroia da. Bizirik dauden beldarren barruan arrautzak jartzen dituzte eta haien larbak beldarra jaten du barrutik kanpora[8].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «Terror Of The Zygons | A Brief History Of Time (Travel)» www.shannonsullivan.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
  2. a b (Ingelesez) «Zygon» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
  3. (Ingelesez) «Zygor» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
  4. (Ingelesez) «Skarasen» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
  5. (Ingelesez) «'Doctor Who' Anniversary Just Got A Whole Lot Scarier» HuffPost UK 2013-04-18 (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
  6. (Ingelesez) «Zygon: When Being you just isn’t enough» Stubagful 2013-10-28 (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
  7. (Ingelesez) «New wasps named after biscuits and Doctor Who aliens» ScienceDaily (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
  8. (Ingelesez) «New species of parasitic wasps named after Oreo biscuits and aliens from Doctor Who» ABC News 2019-04-10 (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]