Zárate | ||
---|---|---|
Argentinako hiria | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Argentina | |
Argentinar probintzia | Buenos Aires probintzia | |
Partido of Buenos Aires Province | Zárate Partido | |
Posta kodea | B2800 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 34°05′S 59°02′W / 34.08°S 59.03°W | |
Altuera | 27 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 98.522 (2010) | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1854 | |
Telefono aurrizkia | 03487 |
Zárate Argentinako hiri bat da Buenos Aires probintzian, izen bereko udalerriaren (probintziako 135 udalerri edo partidoetako bat da) herriburua. Parana ibaiaren ertzean dago, eta Buenos Aires - Rosario autobidetik, 12. eta 193. errepide nazionaetatik iristen da bertara. Euskal deitura batean du jatorria izenak, gaztelerazko tildearen grafiarekin. 1932ko ekainaren 28tik aurrera, 1946ko uztailaren 3an lege batek indargabetu arte, hiriak eta udalerriak "General José F. Uriburu" izena eduki zuten ofizialki.[1][2] "Tangoaren hiriburu probintziala" izendatuta dago.
Geografia
Hiri hau Buenos Aires Handiko metropoli-barrutiaren parte da.[3][4] Buenos Aires Hiri Autonomoko mugetatik 75 km-ra dago, eta Argentinako hiriburuaren erdigunetik 90 km-ra, ipar-mendebalderantz.
98,522 biztanle ditu zituen 2010eko erroldan, %13,6ko igoera 2001eko aurreko erroldarekin alderatuta. Udalerriaren barruan, beste hiri batekin konurbazio jarraitu bat osatzen du (Campana hiriarekin), eta multzoak 185.382 biztanle zituen 2010ean.
Zarate hiriko egitura garrantzitsuenetako bat Bartolomé Mitre Zubi Orokorra da, Paraná de las Palmas ibaiaren gainean.
Konkistaren aurreko garaietan, lurrak nazio ezberdinek okupatzen zituzten: guaraniek, panpek eta hainbat guaycurú taldek. Lehenengoak deltako uharteetanb bizi ziren gehienbat, eta panpak belardi lautadetan. Buenos Airesko iparraldeko deltako jatorrizko herrien historian garrantzia duen aztarnategi bat dago Zarate, Talavera uhartean, gure aroko 14. mendekoa.
Espainiarren konkista burututa, Buenos Airesen sorreraren ondoren, Paranako ibarretan zehar banatu zituzten lurrak. Lurraldeko lur guztiak bi jabetzatan integratuta egon ziren: Gonzalo de Zárateren batenak erregistroetan daude, XVII. mendearen amaieran; eta José Antonio de Otalora baten Areco arrantxoa, XVIII. mendearen amaieran, gaur egun Las Palmas herria den tokian..
Gonzalo de Zarateren oinordekoek Pedro eta Jose Antonio Anta anaiei saldu zizkieten lurrak, 19. mendearen hasieran.
1825ean, Anta anaiek Rafael Pividali saldu zizkioten Parana ibaiaren ertzeko lurren zati bat, «Zárate izeneko herria eraikitzeko asmoz». Ordura arte, inguruko populazio urria ibai ertzetan zegoen, adobezko arrantxoen gainean. Herriaren trazaketa lanak Manuel Eguía lur-neurtzaileak egin zituen eta 1827ko urtarrilaren 27an fundatutzat eman zen hiria.
1854ko martxoaren 19an Zarateko partidoa sortu zen.