Álvaro de Laiglesia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1922ko irailaren 9a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Manchester, 1981eko abuztuaren 1a (58 urte) |
Hobiratze lekua | Polloeko hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, Erresistentziaren kidea, gidoilaria eta military volunteer (en) |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran |
Álvaro María Eugenio Alejandro Sebastián de Laiglesia, ezagunago Álvaro de Laiglesia bezala, (Donostia, Gipuzkoa, 1922ko irailaren 9a - Manchester, Ingalaterra, 1981eko abuztuaren 1a) gipuzkoar eleberrigilea, antzerkigilea eta kazetaria izan zen.
Álvaro de Laiglesia Igeldo mendiko "Villa Sorolla"n jaio eta bizi zen, bereziki udetan. Familia aberatseko seme, bere familiaren dekadentzia ezagutu zuen. Ikasle txarra zen eta kostata Batxilergoa egin zuen. Gerra Zibilaren hasieratik falangisten hedabideetan hasi zen kolaboratzen: Fotos, San Sebastián, Flecha eta Unidad egunkaria. Hamabost urte zituen Flechas y Pelayos haur aldizkariaren zuzendariordea izendatu zutenean. Hurrengo urrats La Ametralladora aldizkaria izan zen; han Miguel Mihura ezagutu zuen. Azken ezagutza honek idazle falangistaren bizitza aldatu zuen ezen La Codorniz aldizkariaren bidea ireki baitzion. 1942. urtean División Azul gudarosteko soldadua eta korrespontsala izan zen. La Codorniz aldizkariko zuzendaria izan zen, 1944. urteaz geroztik. Urte berean eman zuen argitara bere lehen eleberria, eta geroztik beste 42 idatzi zituen.[1] Nobeletatik at antzerki-lan batzuetan eta telebistarako zenbait gidoietan kolaboratu zuen, besteak beste, "El Tercer Rombo" eta "Historias Naturales".[2]. Anne Heath-rekin ezkondu zen. Inglaterran bere familiari bisita egiten ari zenean trombosi baten ondorioz hil egin zen.[3]