Álvaro de Luna | |||
---|---|---|---|
1445 - 1453 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Cañete, 1390 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Gaztelako Koroa | ||
Heriotza | Valladolid, 1453ko ekainaren 11 (62/63 urte) | ||
Hobiratze lekua | Toledoko Santa Maria Katedrala | ||
Heriotza modua | : burugabetzea | ||
Familia | |||
Aita | Alvaro Martinez de Luna, Señor de Illueca | ||
Ama | Juana Martinez | ||
Ezkontidea(k) | Juana Pimentel (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | House of Luna (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, buruzagi militarra, poeta, musikaria eta itzultzailea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Gradua | kondestable |
Álvaro de Luna (Cañete, 1390 – Valladolid, 1453) Gaztelako militar eta politikaria izan zen. Gaztelako kondestable edo buruzagi nagusi izan zen Joan II.aren agintaldian. Aragoiko aitoren seme baten sasiko semea zen, baina haurra zela onez hartu zuten Gaztelako gortean.
Hasieran poeta eta idazle gisa ere ezagun egin zen arren, gudari eta politikari gisa ospe handiagoa lortu zuen. Joan II.aren konfidantzazko gizona bihurtu zen (1419, Joan II.a adin nagusira iritsi ondoren), eta 1422an Gaztelako kondestable zen. Aragoiko printzeak aurka izan zituen, eta 1427an gortetik kanpora zezatela erdietsi zuten arren, Alvaro de Luna nagusitu eta Aragoiko printzeak Gaztelako gortetik egoztea lortu zuen, Gaztelako jaunek lagunduta (1430). Jaun eta jabe jardun zuen ondoko urteetan.
1431n Higueruelako guduan musulmanak menderatu zituen, eta bere gogora hasi zen Gaztelako karguak banatzen. 1437an bere anaia, Juan de Cerezuela, Toledoko artzapezpiku izendatu zuten, eta erregearengandik Montalbango hiria eta gaztelua eskuratu zituen. Gaztelako indar handiko nobleak haserre bizian zeuden, eta Joan II.a Nafarroako erregekide eta Aragoiko erregegaiak Gaztelara jo zuen haien alde. 1439an Alvaro de Luna erbestera bidaltzea lortu zuten berriro, baina erregearen eta Gaztelako behe-mailako aitonen semeen laguntzaz, Olmedoko gerran menderatu zuten Alvaro de Lunaren osteek Gaztelako goi-mailako nobleen eta Aragoiko printzeen armada (1445).
Gaztelako koroa guztiz indartu zen garaipen hartatik aurrera, baina une hartan berean hasi zen Alvaro de Luna beti gehiago nahiaren gainbehera. Lagunik gabe geraturik eta haren bidegabekeriak nork eramanik ez zegoela, Alvaro de Luna, Alonso Perez de Vivero jaunaren hilketaren ondoren, preso hartu eta jendaurrean hil zuten Valladolideko plazan lepoa moztuta.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Álvaro de Luna |