È stata la mano di Dio 2021eko Paolo Sorrentino italiar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Filmak 78. Veneziako Mostrako Epaimahaiaren Sari Nagusia eta Aktore gazte onenaren Marcello Mastroianni saria (Filippo Scotti) jaso zituen.[1]
Napoliko (Italia) gazte baten larritasunaren eta askapenaren istorioa kontatzen du. 1980ko hamarkadan gaude, eta 17 urteko Fabietto Schisa bere lekua aurkitzeko borrokan ari den italiar nerabe baldar bat baino ez litzateke izango, bizitza maite duen familia paregabe batek ematen dion pozagatik izango ez balitz, bihurrikeriak egiten eta harreman korapilatsuetan nahasten gozatzen duena. Baina pare bat gertakarik dena aldatuko dute. Batetik, kirolaren mito jainkotiar bat iritsiko da Napolira: Maradona, futboleko idolo arrakastatsua, Fabietto bera eta hiri gatazkatsu guztia liluratzen dituena eta lehen ezinezkoa zirudien harrotasuna sentiarazten diena. Eta, bestetik, Fabiettoren bizitza bertan behera erroraraziko eta haren etorkizuna bultzatuko duen ezbehar pentsaezin bat. Itxuraz Maradonak salbatua, halabeharrak edo Jainkoaren eskuak ukitua, Fabiettok patuaren izaerarekin, galeraren nahasmenarekin eta bizirik egoteko askatasun hordigarriarekin borrokatuko du.[2]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |