Ñandutia (guaranieraz: ñanduti) Paraguaiko parpaila tradizionala da. Ñanduti hitzak amarauna esan nahi du guaranieraz.
Euskarri bat erabiliz jostorratzez brodatutako parpaila da. Hari zuriz josia, motibo geometriko eta zoomorfiko koloretsuak izan ohi ditu. Ñandutitik sortutako ehuna jantziak, erlijio-apaingarriak, kapelak, haizemaileak eta beste hainbeste apaingarri egiteko erabiltzen da.
Paraguaiko Kongresuak Ñandutiaren Egun Nazionala instituzionalizatu zuen 2018ko 6105 zenbakidun legearen bidez, ospakizun-data, urtero, urriko bigarren igandean ezarriz.[1]