Última Esperanza probintzia | |
---|---|
Txile | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Txile |
Eskualdea | Magallanes y la Antártica Chilena eskualdea |
Hiriburua | Puerto Natales |
Zatiketa | ikusi
|
Geografia | |
Koordenatuak | 50°47′S 74°06′W / 50.78°S 74.1°W |
Azalera | 55.443,9 km² |
Mugakideak | Magallanes probintzia, Capitán Prat probintzia, Lago Argentino Department (en) eta Güer Aike Department (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 22.686 (2017) |
Dentsitatea | 0,41 bizt/km² |
gobernacionultimaesperanza.gov.cl |
Última Esperanza probintzia (Gaztelaniaz: Provincia de Última Esperanza, "Azken Itxoropena probintzia" esanahia duena) Txileko hegoaldeko Magallanes eta Txileko Antartika (XII) eskualdeko lau probintzietako bat da. Hiriburua Puerto Natales da eta Última Esperanza itsasadarragatik izendatu zuten. Hego Patagoniako izotz-zelaiko Argentinarekiko mugako atal bat gatazkan dago.
Probintzia gisa, Última Esperanza Txileko bigarren mailako administrazio-zatiketa da, eta, bi komuna (udalerri) ditu (Natales eta Torres del Paine). Presidenteak izendatutako probintziako gobernadore batek zuzentzen du.
Probintzia honetan, Torres del Paine Parke Nazionala, Cerro Torre eta Cerro Chaltén nabarmentzen dira, Hego Amerikako mendi gailur ikusgarrienetako batzuk biltzen dituena. Gainera, glaziar ez-polar handienaren zati bat, Hego Patagoniako izotz-zelaia da Última Esperanzan. Cueva del Milodón Monumentu Naturala, non Historiaurreko giza okupazioa dokumentatu den, ere probintzia honetan dago.
Artikulu hau Txileko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |