Ŕ

Artikulu hau Ŕ azentudunari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «R (argipena)».
Ongi etorri, Ongi etoŕi idatzia 21. mendean, Igeldoko jolas-parkean, Donostian.

Ŕ (xehez: ŕ) eslovakieraz eta behe sorabieraz erabiltzen duten latindar hizki ezohikoa da. R hizkia gehi azentu akutu bat osaturik dago. Eslovakieraz r̩ː ahoskatzen dute. Behe sorabieraz r sabaikaria da, ahoskatua.

Akelarre jatetxea Igeldon, Akelaŕe idatzia.

Sabin Aranaren ortografian, ŕ kontsonante dardarkari hobikaria izan zen.[1] Egun, ortografia hori zaharkiturik dago eta euskal alfabetoan, silabaren amaieran r eta bokalen artean rr erabiltzen da. Hala ere, 21. mendean tarteka ikusten da oraindik Ŕ leku publikoetako izenetan; adibidez, horrela darabil grafia Donostiako Akelarre jatetxeak, Pedro Subijanaren etxeak,

Unicoden duen eskema hau da:

  • Ŕ larria: U+0154
  • ŕ xehea: U+0155

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Arana eta Goiri'tar, Sabin. (1896). Amorrortu, Sebastián de ed. Lecciones de ortografía del euskera bizkaino. Bilbo: Bizkaya'ren Edestija ta Izkerea Pizkundia, 32 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]