17 Hippies | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Jatorria | Berlin (Alemania) |
Musika mota | folk, pop |
Urteak | 1995 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Rent a Poet Hipster Records Buda Musique |
Taldekideak | |
Antje Henkel Christopher Blenkinsop Daniel "Danda" Cordes Daniel Friedrichs Dirk Trageser Elmar Gutmann Henry Notroff Kerstin Kaernbach Kiki Sauer Lutz 'Lüül' Ulbrich Rike Lau Uwe Langer Volker 'Kruisko' Rettmann | |
Informazio gehigarria | |
www.17hippies.de | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
17 Hippies, 1995ean Berlinen sortutako folk musika talde handi bat da, musika tresna ugarirekin musika egiten dutena eta musikari profesionalak eta amateurrak biltzen dituena[1]. Alemaniako eta Frantziako folkloreko abestiak eta Europa ekialdeko musika jotzen dute, bai eta beraiek konposaturiko abestiak ere.
17 Hippies taldea Berlinan sortu zuten Christopher Blenkinsop (bouzouki, ukelele eta ahotsa), Carsten Wegener (baxua), Lutz "Lüül" Ulbrich (banjoa eta gitarra), Kristin "Kiki" Sauer (akordeoia eta ahotsa) eta Reinhard "Koma" Lüderitz (gaita) musikariek. 1996an kontzertuak egiten hasi ziren Hippie Haus Tanz (Hippie etxeko dantza) izenarekin eta uhurrengo urte parean Antje Henkel (klarinetea), Elmar Gutmann (tronpeta), Ulrike "Rike" Lau (biolontxeloa), Henry Notroff (klarinetea) eta Dirk Trageser (gitarra eta ahotsa) gehitu zitzaizkien. 2018an Estatu Batuetan jo zuten, Texasen eta Louisianan[2], eta Parisen ere bai aurrenekoz.
Rent a Poet diskoetxea sortu zuten eta aurreneko diskoak atera zituzten, Rock’n’roll 13, Texas Radio eta Wer ist das?. Halako talde handian 17 Hippiesen norabidea zein izan behar zuen zehazterakoan asmo desberdinen arteko konfliktoa sortu zen eta krisian sartu zen taldea.
2001ean Berlinaleko itxiera ekitaldian Andreas dresen zuzendariak bere hurrengo filmerako soinubanda egin zezaten eskatu zien. Hauek erronka onartu eta kameo txiki bat ere egin zuten Halbe Treppe filmean[3]. Honek taldeari bultzada handia eman zion.
2004an estudioko lehen diskoa kaleratu zuten, Ifni izena zuena. Aurreko diskoak zuzenekoak izan ziren denak. Diskoaren aurkezpen bira zabala egin zuten; Alemania, Suitza, Herbehereak, Belgika, Hungaria, Txekiar Errepublika, Maroko, Frantzia, Espainia eta Japonia hartu zituen bira honek. Estudioko bigarren diska Heimlich izan zen (2007) eta Europan eta Ipar Amerikan atera zen. Honek Estatu Batuetako hiri handietan bira egiteko aukera eman zien eta Chicagon, New Yorken, Washingtonen eta Bloomingtonen izan ziren. Estudioko irugarren diska El Dorado (2009) mundu guztian atera zuten[4] eta 14 herrialdetan zehar egin zuten aurkezpen bira, Europaz gain Txinan, Estatu Batuetan, Israelen eta Jordanian. 2011n Zeelanda Berrian ere izan ziren[5].
17 Hippies taldeak jo izan du Euskal Herrian ere. 2009an Eskoriatzako plazan izan ziren Mundumira jaialdiaren barnean[6] eta 2012an Lekorneko Euskal Herria Zuzenean jaialdian ere bai[7], besteak beste.