1920ko Italiako GiroaItzuli Handi honen 8. edizioa izan zen. 1920komaiatzak 23 eta ekainak 6 artean ospatu zen. 2632 kilometroko ibilbidea egin zen 8 etapatan banatuta. Irabazleak, Gaetano Belloni, proba batez beste 25,639 kilometro orduko abiaduran bete zuen. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.
49 txirrindularik parte hartu eta 10ek amaitu zuten proba.
Gaetano Belloni, aurreko edizioan bigarren izan zena eta oraingoan hiru etapa irabazi zituena izan zen Giroaren garailea, bere herrikide Angelo Gremo eta Jean Alavoine frantziarraren aurretik.