2023ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Finala | Azaroaren 26, 2023 |
Egoitza | Palais Nikaïa, Niza |
Aurkezlea(k) | Olivier Minne Laury Thilleman Ophenya |
Antolatzailea | France Télévisions (france·tv) |
Partaide kopurua | 16 |
Irabazlea | "Cœur" Zoé Clauzure Frantzia |
2023ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa edo Junior Eurovision 2023 (ofizialki ingelesez Junior Eurovision Song Contest 2023) urtero ospatzen den Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren hogeita batgarren edizioa izan zen. Azaroaren 26an ospatu zen, Nizako Palais Nikaïa aretoan. Frantziak bigarrenez antolatu zuen ekitaldia, aurreko urteko edizioa irabazi ondoren.
Garailea Frantziako Zoé Clauzure izan zen, "Cœur" abestiarekin. Frantziaren hirugarren garaipena izan zen, bigarren garaipena ondoz ondo. Frantziak Georgiaren garaipen kopuru errekorra berdindu zuen horrela.
Hamasei herrialde izan ziren partaide guztira.[1] Estoniak lehen agerpena egin zuen, eta Alemania lehiaketara itzuli zen urte bateko eten baten ostean. Bestalde, Kazakhstan eta Serbiak uko egin zioten lehiaketari.
2023ko apirilaren 3an, lehiaketa Niza hirian egingo zela iragarri zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak (EBU), Palais Nikaïa kontzertu aretoan. Aretoak 9.000 ikusle har ditzake.[2]
Ordena | Herrialdea | Artista | Abestia | Hizkuntza | Puntuak | Postua |
---|---|---|---|---|---|---|
01 | Espainia | Sandra Valero | "Loviu" | Gaztelania[h 1] | 201 | 2 |
02 | Malta | Yulan | "Stronger" | Ingelesa | 94 | 10 |
03 | Ukraina | Anastasia Dymyd | "Kvitka" (Квітка) | Ukrainera, Ingelesa | 128 | 5 |
04 | Irlanda | Jessica McKean | "Aisling" | Irlandera | 42 | 16 |
05 | Erresuma Batua | Stand Uniqu3 | "Back to Life" | Ingelesa | 160 | 4 |
06 | Ipar Mazedonia | Tamara Grujeska | "Kaži mi, kaži mi koj" (Кажи ми, кажи ми кој) | Mazedoniera, Ingelesa | 76 | 12 |
07 | Estonia | Arhanna | "Hoiame kokku" | Estoniera, Ingelesa | 49 | 15 |
08 | Armenia | Yan Girls | "Do It My Way" | Armeniera, Ingelesa | 180 | 3 |
09 | Polonia | Maja Krzyżewska | "I Just Need a Friend" | Poloniera, Ingelesa | 124 | 6 |
10 | Georgia | Anastasia & Ranina | "Over the Sky" | Georgiera, Ingelesa | 74 | 14 |
11 | Portugal | Júlia Machado | "Where I Belong" | Portugesa, Ingelesa | 75 | 13 |
12 | Frantzia | Zoé Clauzure | "Cœur" | Frantsesa | 228 | 1 |
13 | Albania | Viola Gjyzeli | "Bota ime" | Albaniera | 115 | 8 |
14 | Italia | Melissa & Ranya | "Un mondo giusto" | Italiera, Ingelesa | 81 | 11 |
15 | Alemania | Fia | "Ohne Worte" | Alemana[h 2] | 107 | 9 |
16 | Herbehereak | Sep & Jasmijn | "Holding On to You" | Nederlandera, Ingelesa | 122 | 7 |