25th Hour (euskaraz 25. Ordua), 2002ko Spike Lee estatubatuarrak zuzendutako drama film bat da. David Benioff idazlearen The 25th Hour (2001) eleberrian oinarritua dago. Edward Norton, Philip Seymour Hoffman, Barry Pepper, Rosario Dawson, Anna Paquin eta Brian Cox aktoreek antzeztu zuten.
New York, droga-trafikoarengatik 7 urteko espetxe-zigorra jaso ondoren, Monty Brogani (Edward Norton) espetxera sartu aurretik 24 ordutako askatasun denbora gelditzen zaio. Manhattango erregea izan ondoren, Montyk maite zituenetatik urrundu zuten bere handitasun ametsei eta bizimodu eroari agur esatekotan da. Azken askatasun ordu horietan bere aita (Brian Cox) eta gaztaroko bi lagun onenekin harremana berreskuratzen saiatuko da: Jacob Elinsky (Philip Seymour Hoffman) irakasle lotsatia eta Frank Slaughtery (Barry Pepper) Wall Streeteko broker arrakastatsua. Baita Naturelle Riviera (Rosario Dawson) neska-lagun ohiarekin ere, poliziari salatu zion pertsona izan baitaiteke.