Abd al-Aziz ibn Musa

Abd al-Aziz ibn Musa

Al-Andaluseko valia

714 - 716
Musa ibn Nusair - Ayyub ibn Habib al-Lakhmi
Bizitza
JaiotzaEgipto eta Irak, 685
HerrialdeaOmeiatar Kaliferria
HeriotzaSevilla716ko martxoa (30/31 urte)
Familia
AitaMusa ibn Nusair
Ezkontidea(k)Egilona  (713 -  716)
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra eta gobernadorea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Abd al-Aziz ibn Musa ibn Nusair (arabieraz: عبد العزيز بن موسى‎) al-Andaluseko bigarren valia izan zen (714–716).[1]

Musa ibn Nusairren semea zen, nork Magreben zenbait misio enkargatu zizkion. Aitarekin egon zen 712an Iberiar Penintsulan lehorreratu zenean. Sevillara itzuli zen gobernari juduen aurkako altxamendu bat itzaltzera, eta handik Penintsulako hegoalde osoa konkistatzeari ekin zion, bere aitak eta Tariq ibn Ziyadek iparraldea konkistatzen zuten bitartean.

714an, aita Damaskora joan zen Al-Walid I.a kalifak deitu zuenean. Honek Abd al-Aziz bere semea al-Andaluseko gobernadore (vali) izendatu zuen.

713an noblezia erakartzen saiatzeko Egilona ezkondu zuen, Roderiko errege bisigodoaren alarguna zena. Aixa ibn Abd al-Aziz (713 eta 717 artean jaioa) alaba izan zuen, Fortun ibn Qasi banukasitarren arbasoa ezkonduko zuena.[2]

Musak Habib ibn Abi Ubaida jarri zion aholkulari gisa, Al-Andaluseko arabiar yunden artean sona handikoa zena.

714. urtearen amaieran, Agila II.a erregea koroari uko egin zitzaiola jakin zenean, bere aliatu bisigodoak matxinatu egin ziren eta Ardo errege izendatu zuten. 715ean Abd al-Aziz obedientzia mantentzen saiatu zen, baina lortu ez zuenez, Tarraconensisko ipar-ekialdea eta Septimania konkistatzea erabaki zuen. Baina bertara joan behar zen armada bildu aurretik, 716ko udaberrian hil zuten. Iturri kristauek, bere heriotza, Damaskoko kalifa zen Sulaimanen agindu zuzen bati egotzi zioten, bere emazteak eskatuta kristautasunera bihurtu izanagatik salatua izan zelako.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Collins, Roger. (1983). Early Medieval Spain. New York: St. Martin's Press, 168 or. ISBN 0-312-22464-8..
  2. (Gaztelaniaz) Gran Enciclopedia Larousse. 4 (2. argitaraldia) Planeta ISBN 84-320-2034-6..
  3. Manzano Moreno, Eduardo. (2018). Épocas medievales. Vol. 2 de la Historia de España, dirigida por Josep Fontana y Ramón Villares. Bartzelona-Madril: Crítica/Marcial Pons, 102-103 or. ISBN 978-84-9892-808-2..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]