Adeyinka Gladys Falusi

Adeyinka Gladys Falusi
Bizitza
JaiotzaNigeria, 1945 (78/79 urte)
Herrialdea Nigeria
BizilekuaIbadan
Lehen hizkuntzajorubera
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Ibadan (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
jorubera
Nigerian Pidgin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakhematologoa eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)University of Ibadan (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaNigerian Academy of Science (en) Itzuli

Adeyinka Gladys Falusi (Nigeria, 1945 - ) hematologo nigeriarra da, Ibadango Unibertsitatean Medikuntza Aurreratuaren Institutuko zuzendari izandakoa[1]. 2001. urtean Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen.

Giza genetikan eta bioetikan aditua da, odolarekin erlazionaturiko gaixotasun genetiko heredagarriak ikertu ditu, anemia faltziformea[2] eta alfa-talasemia[3] esate baterako.

Ekiti estatuan hazi zen eta Ibadango Unibertsitatean kimika ikasketak egin ondoren hematologian doktoratu zen. Anemia faltziformean finkatu zituen ikerketa bideak eta biztanleria gai honetaz arduratu dadin lanean ari da. Horregatik Nigeriako Anemia Faltziforme Elkartea (SCAN) eta Anemia Faltziformearen Bizi Esperantza Fundazioa sortu zituen. Guzti horregatik 2001ean Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria eman zion UNESCOk[4].

2001ean Ibadango Unibertsitatean Nigeriako Etika Komitea sortu zuen eta 2005ean Afrikako Ikerketa Biomedikoen Sare Etikoaren Nigeriako koordinatzaile izendatu zuten.

60 artikulutik gora idatzi ditu, bakarka edota elkarlanean, eta 80 hitzalditik gora eman ditu. Anemia faltziformearen eta talasemiaren inguruan ere ikertu du gehienbat, baina beste gaixotasun batzuk ere aztertu ditu; bularreko minbizia, asma eta malaria esate baterako.

Gaixotasunez gain ikerketen etikaren inguruan asko ikertu du[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «African Success : Biography of Adeyinka FALUSI» web.archive.org 2014-03-16 (Noiz kontsultatua: 2023-02-25).
  2. «Adeyinka Gladys Falusi: Nigerian parasitologist | Biography, Facts, Information, Career, Wiki, Life» peoplepill.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-25).
  3. Fasola, Foluke Atinuke; Babalola, Oluwatoyin Aduke; Brown, Biobele Jotham; Odetunde, Abayomi; Falusi, Adeyinka Gladys; Olopade, Olufunmilayo. (2022). «The Effect of Alpha Thalassemia, HbF and HbC on Haematological Parameters of Sickle Cell Disease Patients in Ibadan, Nigeria» Mediterranean Journal of Hematology and Infectious Diseases 14 (1): e2022001.  doi:10.4084/MJHID.2022.001. ISSN 2035-3006. PMID 35070208. PMC 8747010. (Noiz kontsultatua: 2023-02-25).
  4. a b (Gaztelaniaz) Radio, Caracol. (2001-02-28). «Brasileña Mayana Zatz Premio LOREAL 2001 para las Mujeres y la Ciencia» Caracol Radio (Noiz kontsultatua: 2023-02-25).
  5. «The Nigerian Academy of Science – Fellows Of The Academy» web.archive.org 2015-11-09 (Noiz kontsultatua: 2023-02-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]