Adnan Khashoggi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Meka, 1935eko uztailaren 25a |
Herrialdea | Saudi Arabia |
Lehen hizkuntza | arabiera |
Heriotza | Lambeth (en) , 2017ko ekainaren 6a (81 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Parkinsonen gaixotasuna |
Familia | |
Aita | Muhammad Khashoggi |
Ezkontidea(k) | Sandra Jarvis-Daly (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Victoria College (en) California State University, Chico (en) |
Hizkuntzak | arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | arma saltzailea, enpresaburua eta ekintzailea |
Parte-hartzailea
| |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | sunismoa |
Adnan Khashoggi (arabieraz: عدنان خاشقجي, /ʕædˈnæːn xæːˈʃuqdʒiː/; Meka, 1935ko uztailaren 25-Londres, 2017ko ekainaren 6)[1] enpresaburu, arma trafikatzaile eta munduko gizon aberatsenetarikoa izan zen.
Saudi Arabiako Mekan jaioa, etnia turkiarraren partaidea zen. Aitak oso maila ona zuen Saudi Arabiako errege-familiako medikua izan baitzen. Khashoggik Stanford Unibertsitatean ekonomia ikasi zuen eta laster mendebaldeko zein arabiako eliteekin oso harreman onak izan zituen. Amerekitekako Estatu Batuetan eta Egipton ere ikasi zuen. 1960an Sandra Daly-rekin ezkondu zen; emakumea islamera egin zen, Soraya Khashoggi izena hartuz. 1980an berriro ezkondu zen, Laura Biancolini italiarrarekin, eta honek ere islamera egin zuen. Bizitzan zehar eskandalu eta ekintza biolentoekin lotura zuzena izan zuen, Iran-Contra eta Lockheed eskandaluaren afereekin, besteak beste.[2] 1988an, Suitzan atxilotu zuten eta espetxean ere egon zen Filipinetako Ferdinand Marcos diktadorearekin negozio ilegalak izateagatik.
Nahiz eta bere biografia izan, erabateko inpunitatean bizi zen ondoren. Esaterako Espainiako Marbellan etxetzar bat zuen eta udara oro Puerto Banúsen atrakatzen zuen bere yate, Nabila izenekoa. Londreseko St. Thomas Hospitalean hil zen 2017an, Parkinsonen gaixotasunerako tratamendurako ospitalaren sail batean.