Adolf Wölfli

Adolf Wölfli

Bizitza
JaiotzaBowil eta Berna1864ko otsailaren 29a
Herrialdea Suitza
HeriotzaBerna1930eko azaroaren 6a (66 urte)
Hobiratze lekuaSchosshalden cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, margolaria, idazlea, argazkilaria, marrazkilaria eta artista bisuala
Lantokia(k)Berna

Musicbrainz: 44960726-80f3-4e80-bcf8-5a333c6fa045 Discogs: 1014518 Edit the value on Wikidata

Adolf Wölfli (Bowil, 1864ko otsailaren 29aBerna, 1930eko azaroaren 6a) suitzar margolari, marrazkilari, idazle eta musikagilea izan zen. Art Brut-ari lotutako lehen artistetako bat izan zen.

Hamar urte zituenetik umezurtz, hainbat harrera-etxetan bizi izan zen, batez ere nekazarienean, eta doako eskulana erabili zioten. 1880 eta 1890 artean hainbat aldiz aldatu zuen enplegua, urte horretan adingabeak bortxatzen saiatzeagatik kondenatu zuten arte. Dementzia paranoidearen diagnostikoa jaso zuen, eta hil arte ospitaleratu zuten.

1899an hasi zen musika marrazten, idazten eta konposatzen. 1300 marrazki egin zituen eta 44 koadernoetan bere teoria zientifiko eta erlijiosoak azaldu zituen, hitz deformatu eta asmatuekin eta esaldien erritmoa nabarmentzeko letra tolestu edo hirukoiztuekin. 25000 orrialdeko alegiazko biografia bat ere idatzi zuen, La légende de Saint Adolf izenekoa. Bere lana Bernao Arte Ederren Museoan eta Lausanako Art Bruten Bilduman gordetzen da batez ere.

  • Courte autobiographie, Lenka lente, Nantes, 2014, ISBN 978-2-9545845-6-0. Adolf Wölfli y fait le récit de sa vie jusqu'à son internement. Ce texte est paru initialement en 1921, dans le livre que Walter Morgenthaler lui a consacré, Ein Geisteskranker als Künstler. Si le récit que fait Adolf Wölfli fait de ses années d'enfance et d'adolescence est un texte construit, relativement bien organisé chronologiquement et aisé à lire, la partie relative à ces crimes sexuels est très confuse et floue. On y apprend qu'une de ses victimes a 7 ans.
  • (Alemanez) Von der Wiege bis zum Graab, Oder, Durch arbeiten und schwitzen, leiden, und Drangsal bettend zum Fluch. Schriften 1908-1912 [Du berceau au tombeau, ou, par le travail et la sueur, la souffrance et les privations, par la prière même, vers la damnation. Écrits 1908-1912], Francfort, Fondation Adolf Wölfli, musée des Beaux-Arts de Berne, 1985.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]