Ahetze | ||
---|---|---|
Lapurdi, Euskal Herria | ||
Ahetzeko ikuspegia. | ||
| ||
Kokapena | ||
Herrialdea | Euskal Herria | |
Lurraldea | Lapurdi | |
Administrazioa | ||
Estatua | Frantzia | |
Eskualdea | Akitania Berria | |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | |
Barrutia | Baiona | |
Kantonamendua | Uztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrak | |
Izen ofiziala | Ahetze | |
Auzapeza | Philippe Elizalde (Divers droite)Jean d'Elbée (2008-2014) | |
Posta kodea | 64210 | |
INSEE kodea | 64009 | |
Herritarra | aheztar | |
Geografia | ||
Azalera | 10,56 km² | |
Garaiera | 25 metro | |
Distantzia | 18 km (Baionatik) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 2.114 (2018: 22) | |
Dentsitatea | 183,81 biztanle/km² | |
Zahartzea[1] | % 18,6 | |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 65,78 | |
Ekonomia | ||
Jarduera[1] | % 78,4 (2011) | |
Desberdintasuna[1] | % 2,94 (2011) | |
Langabezia[1] | % 6,42 (2013) | |
Euskara | ||
Euskaldunak | % 15,91 (2010) | |
Erabilera | % 1,48 (2011) | |
Datu gehigarriak | ||
Webgunea | http://www.ahetze.fr/ |
Ahetze Lapurdiko mendebaldeko udalerri bat da, Lapurdi Erdialdean kokatua, Uhabia ibaiaren ezkerraldean. 2013. urtean 1.941 biztanle zituen. Turismoa eta laborantza dira ekonomia jarduera nagusiak.
Uhabia ibaia eta Zirikolatzeko erreka igarotzen dira udalerritik, azken horren zenbait ibaiadarrekin batera: Amisolako erreka, Uroneko erreka eta Besaingo erreka.
Erdi Aroan, Donejakue bidearen kostaldeko bidea egiten zenbiltzan erromesak, Ahetzetik igarotzen ziren. Ondoren bi aukera zituzten: edota Ibarrundik jarraitu, Sarako Ospitale Zaharrera heldu arte; edota Azkaineko Done Jakue kaperatik pasatu, Ibardin lepoa zeharkatu eta Berara joan.
XIX. mende osoan eta XX. mendearen hasieran 500 biztanle inguruko herria izan zen Ahetze, baina 1960ko hamarkadatik aurrera hazkunde handia izan zuen, eta 2010eko hamarkadan ia 2.000 biztanleen mailara iritsi zen.
Ahetzeko biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Hil bakoitzaren hirugarren igandean ospatzen da antzinatekoen merkatua, jende asko erakarri ohi duena. Bestalde, herriko ekonomiaren oinarria laborantza den arren azkenaldian herriaren itxura aldatzen hasi da, Lapurdiko kostaldetik hurbil dagoen etxebizitzen eskaera dela medio, zenbait etxegintza proiektu baitira abian.
Ahetzen[5] Uztaritze inguruko euskara[6] mintzatzen da, erdiguneko nafar-lapurtarra.
Donejakue bidean kokatua, San Martin eliza XVII. mendekoa da. Aipatzekoak dira erretaula, Done Jakueren zurezko estatua eta XVI. mendeko prozesio gurutze ederra. Gurutze honek, ezkil txikiz hornitua dagoen aldetik, Pierre de Lancre inkisitorearen haserrea piztu zuen 1609 urteko sorginkeria prozesuan, Deabruaren lana ikusten baitzuen bertan. Herriko armarrian lehoiak daraman gurutzea da berau.
Baserri eder hau Done Jakue bideko erromesen ostatua zen, baita ere getariar eta bidartarren babesleku, pirata eta itsaslapurrek kostako bi herri hauek erasotzen zituztenean. Inguruetan harritzarrak ikus daitezke, antzina harresiko zati izandakoak.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Lapurdi |