Ahlat Ağacı | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2018 |
Izenburua | Ahlat Ağacı |
Jatorrizko hizkuntza | turkiera |
Jatorrizko herrialdea | Turkia eta Frantzia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 188 minutu |
Grabazio lekua(k) | Torhasan |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Nuri Bilge Ceylan |
Gidoigilea(k) | Nuri Bilge Ceylan |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Edizioa | Nuri Bilge Ceylan |
Argazki-zuzendaria | Gökhan Tiryaki |
Historia | |
Nominazioak | |
nbcfilm.com… | |
Ahlat Ağacı (euskaraz: «madariondo basatia») 2018ko Nuri Bilge Ceylan turkiar zinema zuzendariak zuzendutako film dramatikoa da.
Sinan idazle izan nahi duen gazte erretxin bat da. Gurasoen herrira itzuliko da, hirian lizentzia bai, baina lanik ez duelako lortu. Erabaki beharko du lehiaketa publikoan sartu edo ez, irakasle izateko, aita bezala.[1]
Gatazka du, ordea, herriarekin. Urrun dagoenean, istorioz beteriko leku miresgarri gisa agertzen zaio irudimenean. Baina han dagoenean, zapuztu egiten da, leku hori bere porrotaren eta mugen ispilu delako.[1]
Leku egokia da, edonola ere, idazle batentzat, handik gertu zegoelako antzinako Troia hiria. Herri haren inguruko liburu bat idatzi du Sinanek. Oraindik ez du argitaratu, ordea. Sinanen aita jokoan ibiltzen da, eta menpekotasuna du.[1]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |